Mundua -

Biziarteko kartzela-zigorra

Pablo Ibarren defentsak beste epaiketa bat egiteko errekurtsoa aurkeztu du

Defentsak prozesu guztian izandako "irregulartasunak" azpimarratu ditu. Euskal jatorriko presoa kartzelan dago 1994an izandako hiru hilketaren errudun jo ostean.

Pablo Ibar. Artxiboko irudia
Pablo Ibar. Artxiboko irudia
Pablo Ibar. Artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Ibarren defentsak beste errekurtso bat aurkeztu du Floridako epaile batek 1994an gertatutako hiru hilketaren errudun jo ostean. Presoaren abokatuak prozesu guztian zehar izandako "irregulartasun guztiak" biltzen dituen testu bat aurkeztu du, eta beste epaiketa bat egitea eragin dezake.

Floridan gertatutako krimen hirukoitzaren auzian errudun jo zuten Ibar, Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogers gazteak hil izana egotzita. Hala, 1994tik kartzelan da "Urtain" boxealari gipuzkoarraren iloba.

Floridako Auzitegiak biziarteko kartzela-zigorraren aurka eta beste epaiketa bat egitea eskatzen zuen testua erdira murriztera behartu zion presoaren defentsari.

Horrela, akusatuaren abokatuak errekurtso laburrago bat aurkeztu du uztailean aditzera emandako argudioei eutsirik. Prozesu osoan zehar izandako "irregulartasunak" bildu ditu bertan. Ibarren defentsaren ustez, irregulartasun horiek konstituzioaren aurkakoak dira eta beste epaiketa bat egitea eragin beharko lukete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak