Mundua -
Hauteskundeak Frantzian.
Frantziako presidente izateko hautagaitza aurkeztuko du Sarkozyk
Berriro ere Frantziako presidente izateko hauteskundeetan hautagaitza aurkeztuko duela baieztatu du Nicolas Sarkozyk gaur gauean.
Erredakzioa
Frantziako presidente izateko hauteskundeetan hautagaitza aurkeztuko duela baieztatu du Nicolas Sarkozyk gaur gauean. Frantziako hautesundeak apirilean eta maiatzean egingo dituzte.
Zuzenean TF1 telebista katean egindako elkarrizketa batean, eta audientzia handieneko orduan, Frantziako Estatuburuak espekulazioei amaiera jarri die eta hauteskundeetara berriro aurkeztuko dela iragarri du; izan ere, egoera ekonomikoa kontutan izanda, berriro aurkeztuko ez balitz, ontziko kapitainak ontzitik "alde egitea" bezala litzatekeela esan du. Hori dela eta, hiritarren konfiantza eskatu du berriro.
Sarkozyk oraindik gauzak "esateko" dituela eta hiritarrentzako "proposamenak" badituela gaineratu du.
"Bai, hautagaia izango naiz", esan du Sarkozyk, ageriko sekretua baieztatuz. "Presidentea eta hautagaia izango naiz", azaldu du.