Mundua -
Tragedia Hondurasen
Hondurasko espetxearen sutea preso batek eragin zuela uste dute
Hain zuzen ere, egilea koltxoiari sua eman zion gizon bat izan litekeela uste dute.
Erredakzioa
Hondurasko Poliziak uste du Comayaguako espetxean atzo jazo zen eta gutxienez 377 preso hil zituen sutea gizon batek eragin zuela, iturri ofizial batek jakinarazi duenez.
Hector Ivan Mejia Segurtasun Idazkaritzako bozeramaileak esan du susmagarri bat dutela, baina ez du datu gehiagorik eman, haren bizia arriskua egon litekeelakoan.
Danilo Orellana orain arte Prebentzio Zerbitzu Berezietako idazkari nazionalak, baina, informazio gehiago eman du: sutearen egilea koltxoiari su eman dion preso bat izan liteke.
Porfirio Lobo Hondurasko presidenteak Espetxe goi-kargudunak egotzi ditu, gertatutakoa ikertu ahal izateko.
Hasieran, sutea zirkuitulabur batek eragin zuela uste izan zuten, baina orain hipotesia aldatu dute. Nolanahi ere, suhiltzaileek argituko dute nolatan hasi ziren sugarrak.
Presoek azaldu dutenez, asko ziegan harrapatuta hil dira, erreta, eta beste asko sugarretatik ihes egiten saiatzean.
Tragediak atsekabe handia piztu du Hondurasen. Izan ere, herrialde horreako 24 espetxeak gainez daude aspalditik, baina agintariek ez dute ezer egiten.