Mundua -

Batzar Nagusia

NBEk Siriaren kontrako salaketa onartu du

Trantsizioari ekitea exijitzen diote bertan. Ebazpenak kontrako 12 boto jaso ditu, tartean Errusiarena, Txinarena, Iranena eta Ipar Korearena.

Siriako enbaxadorea, NBEren Batzar Nagusian. Argazkia: EFE
NBEren Batzar Nagusia: Siriaren kontrako salaketa onartu dute
Siriako enbaxadorea, NBEren Batzar Nagusian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NBEren Batzar Nagusiak ''Siriako gobernuak sistematikoki egiten dituen giza eskubideen urraketak' salatzen dituen ebazpena onartu du ostegun honetan. Ebazpen horretan, Liga Arabiarrak proposatutako trantsizio planari ekiteko eskatzen diote Siriari.

Salaketaren testuak aldeko 139 boto jaso ditu. 17 herrialdek ez dute botorik eman, eta beste 12k kontrakoa eman dute. Errusia, Txina, Irain, Bielorrusia, Zimbabue, Ipar Korea, Kuba, Nikaragua, Venezuela, Ekuador eta Bolivia izan dira kontrako iritzia agertu dutenenetako batzuk.

"Askatasuna eta demokrazia lortzeko Siriako herriak duen aukera bakarra da Liga Arabiarraren proposamena'', esan du Egiptoko enbaxadoreak.

''Atzerapenik gabe Siriako herritarren aurkako indarkeria ekintza guztiak bukatzeko eta bere herria defendatzeko'' exijitzen dio testuak Al Asaden gobernuari. Era berean, ''berriki gertatu diren istiluetan arbitrarioki atxilotutako pertsona guztiak'' aske uzteko eskaria ere egiten zaio bertan Siriako gobernuari.

Ban Ki-moon NBEren idazkari orokorrak Siriara ordezkari berezi bat bidali dezan ere proposatu dute, krisiari 'irtenbide baketsua' eman diezaion.

Abstentzioaren ondoren, kontrako botoaErrusiak eta Txinak ez zuten botorik eman NBEren azken Batzar Nagusian, baina, ostegun honetan, ebazpenaren kontrako jarrera agertu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea