Itxi

2021/09/20

18:40

Mundua

Koronabirusa

Europar Batasuneko herritarrek AEBra bidaiatu ahalko dute azarotik aurrera, txertoa jarrita izanez gero

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Horrez gain, bidaiari atzerritarrek covid-19aren proba egin beharko dute AEBtik atera baino hiru egun lehenago.

  • Bidaiariak New Yorkeko aireportuan. Artxiboko argazkia: EFE

    Bidaiariak New Yorkeko aireportuan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak iragarri du hegaldiei lotutako murrizketak arinduko dituela eta, ondorioz, datorren azarotik aurrera Europar Batasuneko eta Erresuma Batuko bidaiariak herrialde horretan sartzea permitituko duela, covid-19aren aurkako txertoa jarrita baldin badute.

Etxe Zuriak azaldu duenez, AEBrako hegazkin bat hartzerakoan ziurtagiri bat erakutsi beharko dute bidaiariek, txertoaren pauta osoa jaso dutela erakusteko. Halaber, Estatu Batuetatik atera baino hiru egun lehenago covid-19aren proba egin beharko dute, kutsatuta ez daudela egiaztatzeko.

Horrez gain, zehaztu dute txertoa jarrita duten bidaiariek ez dutela koarentenarik egin beharko AEBra iristean.  

Pandemia hasi zenean, Gobernu estatubatuarrak AEBn sartzea galarazi zien 30 herrialde baino gehiagori, tartean Europar Batasunekoei.  Orain neurri murriztaile horiek arintzea erabaki du.

Bestalde, txertoa jarrita ez duten estatubatuarrek hainbat baldintza bete beharko dituzte bidaiatu ahal izateko. Hala, proba bana egin beharko dituzte, bata abiatu aurretik eta bestea itzultzerakoan, kutsatuta ez daudela konprobatzeko.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;