Itxi

2021/09/23

21:36

Mundua

Alemania

Hauteskundeak Alemanian: Nortzuk dira hautagai nagusiak?

EFE | EITB MEDIA

Armins Laschet (Batasun Kristau-demokrata) eta Olaf Scholz (Alderdi Sozialdemokrata) dira Angela Merkel kantzilerraren tokia hartzeko hautagai nagusiak. Haien atzetik da Annalena Baerbock (Berdeak).

  • Olaf Scholz, Annalena Baerbock eta Armin Laschet hautagaiak. Argazkia: EFE

    Olaf Scholz, Annalena Baerbock eta Armin Laschet hautagaiak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Armin Laschet da Batasun Kristau-demokrataren presidentegaia Alemaniako hauteskundeetan. Hasiera batean bera zen faborito nagusia Angelen Merkelen erreleboa hartzeko, baina inkestetan behera egin du eta alderdiaren bigarren aukera izateak kalte egin dio.

2019ko uztailean, Merkelek alderdiaren zuzendaritza utzi zuen, kargu horretan 18 urtez egon ostean. Primarioetan Annegret Kramp-Karrenbauer gailendu zen eta bera izan behar zen presidentegaia aurtengo hautskundeetan.

Alabaina, hilabete batzuren buruan Karrenbauerrek dimisioa eman zuen, alderdiaren buruzagitzan bere lidergoa egonkortu ez zuela ikusita. Orduan hasi ziren beste lider baten bila eta alderdia Laschet zentristaren esku utzi zuten, lehia estu baten ondotik.

Merkelen ildokoa izan arren, jokabide eta kudeatze modu desberdinak dituzte.

Armin Laschet, candidato del CDU

Armin Laschet Batasun Kristau-demokrataren hautagaia.

60 urte dauzka, hiru seme-alaba ditu, katolikoa da eta lanbidez, abokatua.

Pandemiaren harira eta Alemania hegoaldean izandako uholdeen aurrean -190 pertsona hil ziren- Gobernuak egin duen kudeaketa txarrak kalte egin dio hauteskunde-kanpainan.

Gainera, uholdeek kaltetutako zona bisitatzerakoan ateratako argazki batean barrezka ageri da. Irudia laster zabaldu zen sare sozialetan eta hor hasi zen bere gainbehera inkestetan.

Laschet familia katoliko batean jaio zen, Arquisgran izeneko udalerrian, sozialdemokraten gotorlekuan.

Ikasketetan ez zen gailendu. Alderantziz, kurtsoak errepikatu zituen. Zuzenbideko ikasketak amaitzean lortu zuen eta profesioz abokatua da.

18 urterekin sartu zen Batasun Kristau-demokratan eta 1994an lortu zuen lehen aldiz eserleku bat Alemaniako Parlamentu federalean. 1999an eurodiputatu izendatu zuten eta 2005an itzuli zen Bruselatik.

 

Olaf Scholz, candidato del Partido Socialdemócrata

Olaf Scholz Alderdi Sozialdemokratako hautagaia.

Olaf Scholz Alderdi Sozialdemokratako hautagaia. Zortzi urtez gobernatu du koalizioan Merkelekin.

Sozialdemokrata pragmatikoa eta zentrista da. Azken legegintzaldia Gobernuko presidenteordea eta Finantza ministroa izan da.

Alderdiaren oinarriak koalizioaren kontra agertu ziren eta, ondorioz, Saskia Eskien eta Norbert Walter-Borjans aukeratu zituzten buruzagi moduan. Alabaina, presidentegaia izendatzeko unea iritsi zenean bi horiek Scholzen aldeko apustua egin zuten, zentroko botoak biltzeko eta Gobernua ezkerretik osatzea saihesteko egokiena delakoan.  

Scholz Osnabrück udalerrian jaio zen 1959an. Gerhard Schröder kantziler sozialdemokrataren eskutik egin zuen salto politikagintzaren lehen mailara.

2017an, Hanburgoko alkatea izan zenean istilu larriak izan ziren G20ak hiri horretan egindako goi-bilera baten aurkako protestetan eta horrek bere irudiari kalte egin zion. Hortik aurrera, baina, gora egin zuen bere ibilbide politikoan.

2002 eta 2004 urteen bitartean, Alderdi sozialdemokratako idazkari nagusia izan zen. Schröder kantzilerrak bultzatutako hainbat neurri murriztaile babestu zituen eta horrek alderdiaren zatiketa eragin zuen. Bereizketa horren ondotik disidenteek Ezkerreko Alderdia sortu zuten komunistekin batera.

Murrizketa sozialak babestegatik eta ezkerrarekin balizko koalizioak osatzeko aukerak baztertzeagatik, Scholz sozialdemokrata kontserbadoretzat jotzen dute.  

Merkel sozialdemokratekin osatu zuen lehen koalizio handian, Lan ministroa izan zen eta berak bultzatu zuen erretiroa hartzeko adina 67 urtera luzatu zuen lege polemikoa.

Sektore askoren konfiantza lortu du, Merkelen Gobernuari jarraipena emango diola uste dutelako.

Annalena Baerbock, candidata de Los Verdes.

Annalena Baerbock Berdeen hautagaia.

Annalena Baerbock da Berdeak alderdiaren hautagaia. Emakumea gaztea eta feminista. Indartsu abiatu zuen kanpaina, baina esperientzia faltagatik eta ustezko plagio bategatik behera egin du.  

Berdeak gobernua eskuratzeko asmoz aurkeztu dira hauteskundeetara, eta inkestek 2017ko emaitzak bikoiztuko diotela iragarri arren, aurreikuspenak beteko ez dituela ematen du.

Baerbock hautagai izendatuta, ekologistek nabarmen egin zuten gora eta historian lehen aldiz faborito bilakatu ziren, Merkelen bloke kontserbadorearen aurretik.

Alabaina, harrezkero indarra galdu dute eta une honetan hirugarrenak dira, alderdi tradizionalen atzetik.

Kanpaina luzea eta gogorra izan da eta hainbat komunikabidetan eta sare sozialetan arreta Baerbocken akatsetan eta ahulguneetan jarri dute, presidente egokia izango ez litzatekeenaren ideia zabalduz.

Baerbock 1980ko abenduaren 15an jaio zen Hannoverretik hurbil dagoen etxalde batean. Gaztetatik bizi izan zuen ekologismoa. Ez zen ekintzailea izan, baina kontatu izan du gurasoekin nuklearren aurkako manifestazioetan parte hartu zuela.   

Zientzia Politikoetan lizentziatu da eta ondoren Nazioarteko Zuzenbideko ikasketak burutu zituen London School of Economics eskolan.

Politikagintzan ez du esperientzia handirik eta inoiz ez da ardura postuetan egon. Brandeburgoko estatuan aritu zen eta bi legegintzaldi daramatza Alemaniako Beheko Ganberan eta hiru urtez Bruselan egon zen, Elisabeth Schroedter eurodiputatu berdearen kabinete buru gisa.

Ezkonduta dago eta bi alaba ditu. Bere burua ez du pertsona erlijiosotzat, baina eliza ebanjelikoaren kide da.  

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;