Itxi

2021/09/27

20:36

Mundua

Alemania

Higiezinen enpresa handiak desjabetzearen alde agertu dira Berlingo herritarrak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Erreferendumaren emaitza ez da loteslea, baina agintariengan eragina izan dezake. Gentifrikazioaren eta alokairuaren prezioaren gorakadaren aurrean neurriak hartzea eskatzen duten herritarrek.

  • Etxebizitza bloke bat Berlinen. Argazkia: EFE

    Etxebizitza bloke bat Berlinen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Berlinen etxebizitzaren arazoari lotutako erreferendum bat egin zuten igandean eta herritarrak higiezinen enpresa handiak desjabetzearen alde agertu dira eta alokairuak kudeatzeko enpresa publiko bat sortzea babestu dute.

Behin-behineko datuen arabera, galdeketan parte hartu zuten herritarren % 57k ekimenaren alde bozkatu zuten, eta % 38 agertu ziren kontra.  

Higiezinen enpresa handiek 3.000 etxebizitza baino gehiago dituzte Berlinen. Atzo bozkatutako ekimenaren arabera, pisu horietako batzuk "sozializatu" egin lituzkete eta beste batzuk erakunde publikoen esku geratuko lirateke.

Enpresek kalte-ordainak jasoko lituzkete. Guztira, 13.700 milioi euro izan litezkeela kalkulatu dute.

Erreferendumaren emaitza ez da loteslea juridikoki, baina gentrifikazioaren eta alokairuaren prezioaren gorakadaren arazoari aurre egiteko neurriak hartzera bultza ditzake Berlingo agintariak.

Galdeketa Deutsche Wohnen & Co plataformak antolatu du. Alokairuaren gehiegizko prezioak gelditzea du helburu eta ekimen honen bidez epe laburrean arrazoizko prezioak ezartzea posible izango dela uste du.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;