Mundua -

Ikerketa

Hondurasko espetxean piztutako sutea istripua izan zen

Fiskalaren arabera, sua ez zen norbaitek nahita piztuta sortu. Halaber, gasolinaren erabilera edota zirkuitulabur baten ondorioz piztu izana baztertu ditu.

Hondurasko kartzelan piztutako sua istripua izan zen, fiskalaren arabera. EFE
Hondurasko kartzelan piztutako sua istripua izan zen, fiskalaren arabera. EFE
Hego Amerikako espetxeen egoera negargarria salatu dute

01:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela astebete Hondurasko espetxe batean piztu zen sutea "istripua izan zen, ez zuen inork nahita piztu", esan du Luis Rubi herrialdeko fiskal nagusiak. Sutean, guztira 359 pertsona hil ziren.

Hondurasko goi karguak gaineratu duenez, ikerketak zirkuitulaburraren edota gasolinaren erabilera baztertu ditu sutearen arrazoi gisa.

Telebistan egin dioten elkarrizketa batean fiskal Orokorrak azaldu duenez, orain arte egin dituzten 200 autopsietan ez dute bala zauririk aurkitu. Bertako prentsak, aldiz, kartzelako guardiek presoen kontra tiro egin zutela zabaldu zuten.

"Ez da arrastorik aurkitu sutea ekintza kriminal bat eragin zuela pentsatzeko", berretsi du Rubik Canal 5en.

Honduraseko Ministerio Publikoak eta Agentzia espezializatu batek egindako lehenengo ikerketen ondorioak dira horiek.

"Sutea erregaiak edo likido sukoiren batek eragin zuela ere baztertuta dago. Txostenen zain gaude benetan zehazki zer gertatu zen jakiteko", adierazi du fiskalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea