Itxi

2021/09/28

20:15

Mundua

Erresuma Batua

Hornidura faltaren eraginez Erresuma Batuko gasolindegiak erregai gabe gelditzen ari dira

EFE

Auto-ilara luzeak izan dira gasolindegietan. Herritarrak erregairik gabe geratzeko beldur dira. Gobernuaren arabera, ez dago garraiolari faltarik eta egoera bere onera itzuliko da herritarrek erregaia modu masiboan erosteari uzten diotenean.

  • Londresko gasolindegi bat, zerbitzutik kanpo. Argazkia: EFE

    Londresko gasolindegi bat, zerbitzutik kanpo. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hornidura faltaren eraginez, Erresuma Batuko gasolindegiak erregairik gabe geratzen ari dira. Gidariak, erregairik gabe geratzeko beldurrez, auto-ilara luzeak egiten ari dira depositua goraino betetzeko asmoz, eta, bitartean, konpainia batzuek prezioak igotzeko baliatu dute krisia.

Gasolinaren eskaria % 90ekoa da, pandemia aurreko garaian bezala, eta Erresuma Batuko petrolio-findegietan erreserbak badituzte, baina garraiolariak falta dira eta erregaia ez da gasolindegietara iristen.

Testuinguru honetan, Boris Johnson lehen ministroak lasaitasun mezua zabaldu nahi izan du, "egoera hobetzen" ari dela azpimarratuz eta herritarrei depositua "beharrezkoa denean soilik" bete dezatela eskatuz.

Johnsonen hitzetan, sektore horretan dagoen garraiolari faltari buruzko azalpen "okerra" eman da, eta horrek eragin du erregaiaren eskaria handitzea.

Grant Shapps Garraio ministroak ere antzeko adierazpenak egin ditu. Horren arabera, herritarrek erregaia modu masiboan erosteari uzten diotenean bukatuko da hornidura krisia.

"Erreserbak egonkortzeko lehen zantzuak ikusten dira, baina oraindik auto-ilarak izango dira", erantsi du Shappsek BBC telebistan.

Krisiaren faktoreak

Brexitak, pandemiak eta garraiolarien sektorean bizi duen egoera kritikoak (gidariak falta dira, garraiolarien batez besteko adina 55 urtekoa da eta aurre-erretiroak izan dira) eragina izan du gasolindegietako hornidura krisian.

Horrez gain, Gasolindegi Minoristen Elkartearen esanetan, "kudeaketa txarra" izan da, eta horrek ere eragina izan du. Erresuma Batuan dauden 5.500 gasolindegi independenteen % 50 eta % 90 artean erregairik gabe geratu direla nabarmendu du.

Bestalde, RAC errepideko zerbitzuetako enpresak salatu duenez, enpresa minorista batzuek gasolinaren prezioa igotzeko baliatu dute krisia. Astelehenean, esaterako, gasolina litroa 1,52 euroan saldu dute, azken zortzi urteotako preziorik garestiena.  

Edonola ere, gidariak gasolindegietan pilatu dira ibilgailuen deposituak goraino betetzeko asmoz, erregairik gabe gelditzeko beldurrez. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;