Mundua -

News of the World itxi ostean

Salgai dago 'The Sun on Sunday', Murdochen proiektu berria

'The Sun' kazetaren igandeko argitalpena 'News of the World'ek utzitako betetzera dator. "Konfidantzarekin eta garbitasunarekin" duen konpromisoa berretsi du Murdochek.

Rupert Murdoch, argitalpen berriaren ale batekin. Argazkia: EFE
Rupert Murdoch, argitalpen berriaren ale batekin. Argazkia: EFE
Rupert Murdoch, argitalpen berriaren ale batekin. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

The Sun on Sunday, The Sun kazetaren igandeko argitalpena, salgai da dagoeneko. Argitalpen berri hau Rupert Murdochen proiektu berria da eta legez kanpoko entzute auziarengatik itxitako News of the Worldek utzitako betetzeko asmoa du. Dagoeneko salgai dagoen kazeta honek hiru milioi aleko tirada izango du eta ale bakoitzak 50 pennyko kostua du.

The Sun on Sundayeren zutabegile berrien artean Heston Blumenthal sukaldaria, John Sentamu Yorkeko artzapezkikua, Nancy Dell´Ollio italiarra, Sven Goran modan aditua eta Roy Keane futbolari ohia, besteak beste, daude.

"Gaur garai berria hastera goaz" izenburuko idazki batean editoreek azpimarratu dutenez, "albisteak egitean, gure kazetariak garbi arituko dira: gure irakurleek honetan sinestu beharko dute".

Kalean 168 urte eman ostean, igaro den udan News of the World itxi zuten esklusibak lortzeko kazetariek egindako legez kanpoko entzuteen eskandaluak bultzatuta.

Garai berrian berdina gertatuko ez duela bermatzeko, Poliziak kazeta honetako hamar langile eta langile ohi atxilotu zituen agintarien eroskeria leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea