Itxi

2021/10/18

10:46

Mundua

Saaben estradizioa

Saaben estradizioarekin Mexikoko elkarrizketari "labankada hilgarria" ematea leporatu dio Madurok AEBei

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Cabo Verdeko agintariek larunbat honetan estraditatu dute AEBetara Alex Saab, Maduroren ustezko izen-mailegatzailea. Washingtonek 295 milioi euro zuritzea leporatzen dio, Maduroren ustelkeriak AEBetako finantza-sistemaren bidez ordaintzeko.

  • Nicolas Maduro joan den igandean telebista katean hitzaldia ematen

    Nicolas Maduro joan den igandean telebista katean hitzaldia ematen. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Venezuelako Gobernuaren eta oposizioaren arteko elkarrizketari "labankada hilgarria" ematea leporatu dio Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak Ameriketako Estatu Batuei, Alex Saab Cabo Verdetik estraditatzeagatik.

"Estatu Batuetako Gobernuak bazekien Mexikoko elkarrizketa-batzordeko kide Alex Saab bahituz Mexikoko elkarrizketei eta negoziazioei labankada hilgarria ematen ziola (...) Ameriketako Estatu Batuek ez dute elkarrizketarik nahi, ez dute bakerik nahi Venezuelarentzat, ez dute demokraziarik eta Venezuelarentzat aurrerapausorik nahi", kritikatu du Maduro presidenteak VTV katean emandako hitzaldian.

Madurok defendatu du Mendebaldeko Afrikako Estatuen Komunitate Ekonomikoak birritan ebatzi zuela Saab "errugabea zela eta absolbitu egin beharko luketeela", baita "estradizioaren debekua" ere.

"Cabo Verdeko presidente, lehen ministro eta Auzitegi Konstituzionaleko magistratu ustelak arrastaka joan dira eta ez dute epaia onartu, eta atxilotzeko agindurik gabe eraman dute", salatu du Venezuelako agintariak.

 

Maduroren esanetan, Saaben "bahiketa oso larria" da eta Venezuelak "ekintza guztiak salatu" beharko ditu. "Egia eta justizia lortzeko borrokan jarraitu behar dugu inperialismo iparramerikarraren aurka", gaineratu du. 

Bestalde, ehunka venezuelarrek manifestazioa egin dute igande honetan Caracasen, diplomatikoaren estradizioaren aurka protesta egiteko.

Varias personas que apoyan al gobierno nacional de Venezuela se manifiestan para mostrar su apoyo al empresario colombo-venezolano Alex Saab

 

Cabo Verdeko agintariek larunbat honetan estraditatu zuten Saab (Maduroren ustezko izen-mailegatzailea) AEBetara; Washingtonek 350 milioi dolar (295 milioi euro) zuritzea leporatu dio AEBetako finantza-sistemaren bidez, antza Maduroren ustelkeriak ordaintzeko.

Saab 2020ko ekainean atxilotu zuten Cabo Verdeko uharte batean hegazkinez eskala bat egiten ari zela, eta herrialde horrek onartu zuen Estatu Batuetara estraditatzea.

Horren aurrean, Maduroren Gobernuak Mexiko Hirian oposizio venezuelarrarekin izandako elkarrizketetan parte hartzea bertan behera utziko duela iragarri du.

Bestalde, Venezuelako oposizioak eta Norvegiako Gobernuak, bi aldeen arteko negoziazioak errazten dituenak, kontaktuen alde agertu dira, eta Venezuelako Gobernuari bilkurak ez uzteko eskatu diote.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;