Mundua -

32 hil ziren

Abian dira Costa Concordiaren hondoratzea argitzeko izapideak

Francesco Schettino itsasontziaren kapitaina ez da lehendabiziko saioan izan, "ordena publikoko istiluak" egoteko arriskuagatik.

Itsasontziak hondoa jota jarraitzen du Giglio kostalde parean. Argazkia: EFE
Itsasontziak hondoa jota jarraitzen du Giglio kostalde parean. Argazkia: EFE
Itsasontziak hondoa jota jarraitzen du Giglio kostalde parean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abian da Grosseto hirian, Toskana, Costa Crucero itsasontziaren hondoratzea argitzeko instrukzio prozedura. Saioa 09:30ean hasi da eta bertan bidaiariak eta haien senitartekoak eta abokatuak izan dira. Saioa antzoki batean egin dute eta komunikabideen ez dute bertara sartzeko baimenik izan.

Francesco Schettino itsasontziko kapitainari heriotza delitua eta ontzia utzi izana leporatu diote baina kapitainak akusazio guztiak errefusatu ditu. Schettino ez da lehendabiziko saioan izan, "ordena publikoko istiluak" egoteko arriskuagatik. Urtarrilaren 13an itsasontzi honek hondoa jo ostean, 32 lagun hil ziren bertan.

Hasierako saio honek hondoratzearen nondik norakoak argitzen lagunduko du batez ere itsasontziaren kutxa beltza zabaltzean, izan ere, honek kapitainak izandako azken elkarrizketak jaso zituelako. Costa Concordiak Giglioko kostaldetik hurbil dagoen harri-lubeta baten aurka egin zuen eta ikerketak honen arrazoia argitzea du helburu. Schettinoren arabera, kostaldera hurbildu egin zen bertan zeudenak agurtu ahal izateko, "konpainiako buruzagiek aginduta, ohi egiten zuten bezala".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea