Mundua -

Espazioa

AEBk ez du berriro Ilargia zapalduko 2025era arte

2024an iristeko helburua "ez zen bideragarritasun teknikoan oinarritu", Bill Nelson NASAko administratzaileak baieztatu duenez. Txina baino lehenago iristea espero dute. Programa espazial "oso agresiboa eta ona" dute txinatarrek.

Apollo 11 espaziontzia aireratzen. Argazkia: EFE
Apollo 11 espaziontzia aireratzen.
Apollo 11 espaziontzia aireratzen. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuek 2025era arte atzeratu dute Ilargirako itzulera. Artemis programa espazialak atzerapenak izan ditu arazo legalak eta teknologikoak eta pandemia direla medio. Ondorioz, ez dute 2024an Ilargia zapaltzeko helburua beteko.

Donald Trump presidente ohiaren administrazioak ezarritako epea "ez zen bideragarritasun teknikoan oinarritu", baieztatu du Bill Nelson NASAko administratzaileak.

Ilargia zalapaldu aurretik, NASAk tripulazio gabeko Artemis I eta tripulaziodun Artemis II misioak jarriko ditu abian. Ilargiaren inguruan orbitatuko dute. AEBk ez du Ilargia zapalduko 2025era arte, Artemis III misioarekin.

Artemis II misioan Orion kapsula erabiliko dute astronautak aireratzeko, eta espazioan inoiz baino urrutiago iristeko diseinatu dute. Kapsularen garapenaren kostua 9.300 milioi dolarekoa da. 

Bestalde, azpimarratu du Txinak programa espazial "oso agresiboa eta ona" duela. NASAren eta AEBn interesa "lehenak" iristea da Ilargira: "Ilargira ahalik eta azkarren eta seguruen bueltatzea lehentasuna da agentziarentzat".

Txinak espazio-estazio bat instalatu zuen denbora gutxian, Marten rover bat lurreratzen bigarren nazioa izan zen (eta planeta gorriko laginak bueltan ekartzeko lanean dabiltza), eta misioak izango dituzte Ilargian robotekin.

"Aurrera begira, NASA gutxienez hamar ilargeratze ari da antolatzen. Agentziak hazkunde esanguratsuak behar ditu funtsetan, lurreratzeko moduluetan lehiakorrak izateko. Asko dago Ilargiaz ikasteko Martera joan aurretik", azaldu zuen Nelsonek. Habitatak eraikitzea eta espazioko bizitza nolakoak diren ikertzeko dut oraindik, astronautak Martera eramateko bidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Ameriketako Estatu Batuak albisteak Txina argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Marte Unibertsoa albisteak