Mundua -

TXILE

Txileko Senatuak baztertu egin du Sebastian Piñera presidentea kargugabetzea

Oposizioak ez ditu lortu Txileko presidentea kargutik kentzeko behar zituen bi herenak (29 boto).

Txileko Senatua. Argazkia: EFE
Txileko Senatua
Txileko Senatua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sebastian Piñera Txileko presidentearen aurkako epaiketa politikoan, Senatuak uko egin dio herrialdeko presidentea kargugabetzeari. Ustez, meatzaritzako proiektu polemiko baten salmentan egin zituen irregulartasunak argitara atera ziren Pandoraren paperak deituriko txostenean, eta horregatik abiatu zuen oposizioak haren aurkako prozesua. Azkenean, ordea, onik atera da epaiketa politikotik.

Atzo Senatuan egindako bozketan, oposizioak ez ditu lortu Txileko presidentea kargutik kentzeko behar zituen bi herenak (29 boto). Aurreko astean, Diputatuen Ganberak argi berdea eman zion Senatuan epaiketa politikoa egiteari, goi ganbera epaimahai zela.

Senatuko saioa oposizioko hiru diputaturen azalpenarekin hasi zen, eta Txileko presidentearen aurkako karguak azaldu zituzten: Konstituzioa eta legeak argi eta garbi haustea eta nazioaren ohorea larriki konprometitzea egotzi zioten.

Txileko presidentea aukeratzeko hauteskundeak datorren igandean egingo dira, eta Sebastian Piñera ez da berriro hautaketara aurkeztuko. Ondorioz, 2022ko martxoan amaituko du agintaldia.

Epaiketa politikotik onik atera izanak ordura arte karguan jarraitzea ahalbidetuko dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Latinoamerikako albisteak Txile