Itxi

2021/11/17

18:28

Mundua

Migrazio krisia

Bielorrusiak eta Europar Batasunak negoziazioak abiatuko dituzte, migratzaileen arazoari irtenbidea emateko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Milaka migratzaile daude Bielorrusia eta Polonia arteko mugan, Europar Batasunean sartzeko asmoz. Alexandr Lukashenkok eta Angela Merkelek elkarrizketak hastea adostu dute, krisiari konponbidea emateko.

  • Hesiareren alde batean ume migratzaileak, eta beste aldean, polizia poloniarrak. Argazkia: EFE

    Hesiareren alde batean ume migratzaileak, eta beste aldean, polizia poloniarrak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bielorrusia eta Polonia arteko mugan milaka migratzaile batu dira azken egunetan, Europar Batasunean (EB) sartzeko asmoz, baina Poloniako Gobernuak pasabidea galarazi die.

Gertakari horrek Bielorrusiaren eta Europar Batasunaren arteko harremana gehiago gaiztotu du; izan ere, EBko agintarien arabera, Bielorrusia migratzaileak erabiltzen ari da "presio politikoa egiteko".

Testuinguru honetan, Alexandr Lukashenko presidente bielorrusiarrak eta Angela Merkel kantziler alemaniarrak hainbat aldiz hitz egin dute telefonoz aste honetan. Azkeneko elkarrizketa gaur izan dute eta gatazkari irtenbidea emateko Bielorrusiaren eta Europar Batasunaren artean negoziazioak abiatzea adostu dute.  

Joan den astelehenean, Lukashenekok adierazi zuen krisia amaitzeko "proposamen orokor bat" jarri zuela mahai gainean eta Alemaniak denbora eskatu ziola, EBko gainerako herrialdeekin partekatzeko. Berlinetik, baina, ez zuten informazio hori baieztatu eta konbertsazio horretan bi agintariek aipatu zituzten gaiak zeintzuk izan ziren soilik zehaztu zuten.

Gaur berriro hitz egin dute eta biak bat etorri dira elkarrizketak abiatzea beharrezkoa dela esaterakoan.

Orain, Bielorrusiak eta Europar Batasunak negoziazio horretan parte hartuko duten ordezkariak izendatuko dituzte.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;