Itxi

2021/11/18

07:52

Mundua

KUBA

Kubako Gobernuaren aurkako protesten sustatzaile nagusiak uhartea utzi eta Espainiara bidaiatu du

AGENTZIAK | EITB Media

Yunior Garciak adierazi duenez, ez du Espainian asiloa eskatu, eta uhartera itzultzea da bere asmoa. Haren esanetan, Kubatik irtetea erabaki du bertan zer gertatzen ari den salatu ahal izateko.

  • Yunior Garcia, Kubako Gobernuaren aurkako protesten sustatzaileetako bat. Argazkia: EFE

    Yunior Garcia, Kubako Gobernuaren aurkako protesten sustatzaileetako bat. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Yunior Garcia Kubako Gobernuaren aurkako mobilizazioen sustatzaile nagusietako bat denak uhartea utzi eta Espainiara bidaiatu du. Oposizioko kideak atzo 14:00etan lur hartu zuen Madrilen, Dayana Prieto emaztea alboan zuela.

Iragan asteburuan, ezin izan zen Habanako kaleetan protesta egitera atera, segurtasun indarrek bere etxea setiatu zutelako.

Garciaren esanetan, Kubatik irtetea erabaki du ez zutela atxilotuko uste arren, etxean isolatuta eta ia komunikaziorik gabe egon beharko zuelako. "Kubak ez du martir gehiago behar", gaineratu du, besteak beste, Oswaldo Paya gogora ekarrita.

Garciak argi eta garbi adierazi du ez duela Espainian asiloa eskatu, eta uhartera itzultzeko asmoa duela. Horren hitzetan, Kubatik irtetea erabaki du bertan gertatzen dena salatu ahal izateko.

"Amorrua pasatzen zaidanean itzuliko naiz Kubara", adierazi du arratsalde honetan Madrilen eskaini duen prentsaurrekoan.  

"Kubatik atera behar izan dut. Han geratu izan banintz ez nindukete kartzelan sartuko, ez dutelako nahi ni ikur bilakatzea. Zigortu edo hil izan banindute ikur bilakatuko nintzateke. Isilarazi egin nahi naute, pertsona moduan ezabatu, mentalki blokeatu, eta gutxigatik ez dute lortu", azaldu du Kubako oposizioaren buruak.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;