Mundua -

Parlamenturako hauteskundeak

Smer zentro-ezkerreko alderdia, Eslovakiako hauteskundeetan irabazle

Robert Fico lehen ministro ohiaren alderdiak botoen % 44,7 eskuratu du. Ficok azaldu duenez, sendotze fiskalari eutsiko dio eta Europaren aldeko politika baten buru bihurtuko da.

Robert Fico lehen ministro ohiaren alderdiak botoen gehiengoa lortu du. Argazkia: EFE
Robert Fico lehen ministro ohiaren alderdiak botoen gehiengoa lortu du. Argazkia: EFE
Robert Fico lehen ministro ohiaren alderdiak botoen gehiengoa lortu du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Smer zentro-ezkerreko alderdiak botoen gehiengoa eskuratu du larunbat honetan Eslovakian izandako Parlamenturako hauteskundeetan. Horrela, botoen % 44,7 lortu ostean, 150 aulkietatik 84 diputatu irabazi ditu.

Botoen % 98,5 zenbatu ostean, KDH alderdiak % 8,79 lortu du, 16 aulki, Olano alderdiak bezala. Behar baino lehenagoko deitutako hauteskunde hauetan eslovakiarren % 59k parte hartu du, 'Pravda' egunkariak zabaldu duenez.

Gauzak horrela, sendotze fiskalari eutsiko diola eta Europaren aldeko politika baten buru bihurtuko dela iragarri du Robert Fico Smer alderdiko liderrak. Gehiengo absoluto batekin irabazi badu ere, ez du baztertzen Parlamentuan koalizio bat sortzea, Smerrek zehaztutako agenda politikoa errespetatzen baldin bada.

Bestalde, Europar Batasunari konfiantzazko boto bat eskatu dio, Eslovakia "herrialde txiki bat den heinean, Europan dagoelako eta eurogunean egon nahi duelako, hau da, euroa txanpon sendo bat izaten jarraitzea nahi du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea