Itxi

2021/11/22

18:54

Mundua

Koronabirusa

Bost eta hamaika urteko umeei covid-19aren aurkako txertoa jartzen hasi zaie Israelen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bost eta hamaika urteko haurrak txertatzeko kanpaina aurreikusitakoa baino egun bat lehenago abiarazi dute.

  • Bost eta hamaika urteko umeei covid-19aren aurkako txertoa jartzen hasi zaie Israelen. Argazkia: EFE

    Bost eta hamaika urteko umeei covid-19aren aurkako txertoa jartzen hasi zaie Israelen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Israelen astelehen honetan hasi dira bost eta hamaika urteko haurrei covid-19aren aurkako txertoa ematen.

Berez, txertaketa bihar abiarazi behar zuten, baina osasun agintariek kanpainaren hasiera egun bat aurreratzea erabaki dute, The Times of Israel egunkariak zabaldu duenez. 

Bestalde, Pfizer-BioNTech konpainiak gaur berretsi du koronabirusaren aurkako txertoaren eraginkortasuna % 100ekoa dela 12 eta 15 urteko adingabeetan.  

Orain arte bildutako datuen arabera, eraginkortasun hori bigarren dosia hartu eta lau hilabetera bere horretan mantentzen da. Halaber, txertoak ondorio larririk eragiten ez duela ziurtatu dute.  

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;