Itxi

2021/11/26

08:09

Mundua

KORONABIRUSA

Portugalek eta Txekiak larrialdi egoera ezarri dute eta Italiak maskara eskatuko du kalean

AGENTZIAK | EITB Media

Portugalek astebeteko itxialdia aginduko du Gabonen ostean, Txekiar Errepublikak ostalaritza itxiko du 22:00etan eta Italiako hainbat hirik maskara erabiltzea eskatuko dute erdialdean.

  • Italiako hainbat hiritan musukoa derrigorrezkoa izango da atzera kalean

    Italiako hainbat hiritan musukoa derrigorrezkoa izango da atzera kalean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Koronabirusak zabaltzen jarraitzen du Europan, eta hainbat herrialdetan murrizketak ezarri dituzte pandemiaren olatu berriari aurre egiteko asmoz. Besteak beste, Portugalek eta Txekiar Errepublikak larrialdi egoera ezarri dute, eta Italiako hainbat hiritan kalean maskara erabiltzea eskatuko dute.

Portugal

Antonio Costa Portugalgo lehen ministroak atzo iragarri zuenez, abenduaren 1ean sartuko da indarrean larrialdi egoera.

Espazio itxietan maskara ezinbestekoa izango da, eta covid ziurtagiria edo PCR negatibo bat aurkeztu beharko da taberna, jatetxe eta kirol ekitaldietara sartzeko, eta baita hegazkinez lurraldean sartzeko ere.

Telelanaren aldeko apustua egin du Gobernuak, ahal den guztietan aplika dadila eskatuz. Horrez gain, koronabirusa hautemateko probak etxean egiteko gomendatu die herritarrei.

Neurri berriak otsailera arte egongo dira indarrean, eta urtarrilaren 2tik 9ra astebeteko itxialdia aginduko du. Tarte horretan telelana derrigorrezkoa izango da eta diskotekak itxita egongo dira.

Azken datuen arabera, Portugalek 251 kasuko intzidentzia metatua du 100.000 biztanleko.

Txekiar Errepublika

Larrialdi egoera bart gauerdian ezarri dute Txekiar Errepublikan, eta 30 egunez egongo da indarrean, kutsatzeak gelditzeko. Aste honetan inoizko kutsatze kopururik handiena zenbatu dute.

Hirugarren aldiz ezarri dute larrialdi egoera bertan, aurrez, 2020ko martxoan eta urriaren 5ean ezarri baitzuten.

Munduko bigarren intzidentzia metatu handiena duen herrialdea da, 100.000 biztanleko 137 positibokoa baita, Our World in Data Internet bidezko hedabide britainiarraren arabera.

Murrizketa berrien arabera, tabernak, jatetxeak eta gaueko klubak itxita egongo dira 22:00etatik 05:00etara. Gainera, Gabonetako merkatuak egitea eta kalean alkohola edatea debekatu dute. 

Italia

Italia iparraldeko Milan, Aosta, Bolonia, Bergamo eta Padua hirietako biztanleek maskara erabili beharko dute Gabonetan, kutsatzeen gorakada geldiarazten saiatzeko.

Gainera, Lazio eta Veneto eskualdeek hiri guztien erdiguneetan musukoaren erabilera nahitaezkoa izatea agintzeko eskatu diote Gobernuari.

Padua hirian musukoa erabili beharko da gaurtik abenduaren 31ra arte, eta Bolonian, gaurtik urtarrilaren 9ra arte. 

Oraingoz neurria ez da Italia osoan aplikatuko, horrela erabaki duten udalerrietan soilik baizik. 

Italiako Gobernuak dekretu bat onartu du ostegunean. Besteak beste, covid ziurtagiriaren erabilera zabaldu du, txertoa hartu ez dutenak aisialditik kanpo utzita.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;