Mundua -

'Kony 2012'ren oihartzuna

Beste 'Kony' bat Ugandan: Museveni presidentea

Joseph Konyk bezala, Ugandako presidenteak ere erabili izan ditu ume-soldaduak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Invisible Children GKE estatubatuarrak abiatutako "Kony 2012" kanpaina arrakastatsuak ezagun bihurtu du Joseph Kony gerra kriminal ugandarra.

Nolanahi ere, bideoak hainbat kritika eta mesfidantza ere piztu ditu. Horietako nagusietakoa, Ugandako gatazkaren aurpegi bakarra erakusten duela, herrialde horretako Armadaren eta Yoweri Museveni presidentearen ankerkeriak ahaztuta.

Are gehiago, bideoak ez du behin ere aipatzen Museveni, oposizioaren aurka jazarpenak abiatzen baditu ere, eta azken urteetan homosexualitatea heriotza-zigorrarekin zigortu nahi duelako ezagun egin bada ere.

Musevenik 25 urte daramatza agintean, eta horietako 10etan Erregimen militarra inposatu du.

80ko hamarkadan, Museveni Erresistentzia Armada Nazionala (NRA, ingelesezko laburdura) gerrillaren burua izan zen.

Garai horretan, Joseph Konyk bezala, Musevenik ere ume-soldaduak erabili zituen. Global Match-en arabera, egungo presidenteak 16 urtez azpiko 3.000 umeko Armada zuzendu zuen.

YouTuben garai hartako bideoak ikus daitezke, eta horietan Musevenik ume-soldaduen erabilera defendatzen du.

Michael Wilkerson kazetariak ere Museveni kokatzen du Ugandak egun dituen arazoen erdian: "Ustelkeria basatia da, zerbitzu sozialak minimotan daude eta Gobernuak egiten dituen giza eskubide urraketak ohikoak dira eta aski frogatuta daude".

Argi dago "Kony 2012" kanpainak milioika pertsona kontzientziatzea eta iritzi publikoak gerra-kriminal bat ezagutzea lortu duela, baina Ugandako gatazka polarizatzea eta horren beste aurpegiak estaltzea eragin lezake.

Invisible Children GKE estatubatuarrak abiatutako "Kony 2012" kanpaina arrakastatsuak ezagun bihurtu du Joseph Kony gerra kriminal ugandarra. Nolanahi ere, bideoak hainbat kritika eta mesfidantza ere piztu ditu. Horietako nagusietakoa, Ugandako gatazkaren aurpegi bakarra erakusten duela, herrialde horretako Armadaren eta Yoweri Museveni presidentearen ankerkeriak ahaztuta. Are gehiago, bideoak ez du behin ere aipatzen Museveni, oposizioaren aurka jazarpenak abiatzen baditu ere, eta azken urteetan homosexualitatea heriotza-zigorrarekin zigortu nahi duelako ezagun egin bada ere. Musevenik 25 urte daramatza agintean, eta horietako 10etan Erregimen militarra inposatu du. 80ko hamarkadan, Museveni Erresistentzia Armada Nazionala (NRA, ingelesezko laburdura) gerrillaren burua izan zen. Garai horretan, Joseph Konyk bezala, Musevenik ere ume-soldaduak erabili zituen. Global Match-en arabera, egungo presidenteak 16 urtez azpiko 3.000 umeko Armada zuzendu zuen. YouTuben garai hartako bideoak ikus daitezke, eta horietan Musevenik ume-soldaduen erabilera defendatzen du. Michael Wilkerson kazetariak ere Museveni kokatzen du Ugandak egun dituen arazoen erdian: "Ustelkeria basatia da, zerbitzu sozialak minimotan daude eta Gobernuak egiten dituen giza eskubide urraketak ohikoak dira eta aski frogatuta daude". Argi dago "Kony 2012" kanpainak milioika pertsona kontzientziatzea eta iritzi publikoak gerra-kriminal bat ezagutzea lortu duela, baina Ugandako gatazka polarizatzea eta horren beste aurpegiak estaltzea eragin lezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea