Mundua -
Indarkeria-bolada
Al Kaidak bere gain hartu ditu Irakeko atentatuak
Eraso hauek, Arabiar Estatuen estatuburuen goi-bilerarengatik Irakeko agintariek prestatu duten segurtasun planari erantzutea dute helburu.
Erredakzioa
Irakeko Estatu Islamiarra taldeak (Al Kaidarekin lotura du) bere gain hartu ditu 43 lagun hiltzea eragin dituzten atentatuak.
Ohar baten bitartez jakinarazi dute, Arabiar Estatuen estatuburuen goi-bilerarengatik Irakeko agintariek prestatu duten segurtasun planari erantzutea dute helburu. Datorren martxoaren 29an, Bagdaden egingo da bilera.
Heriotzekin jarraitzen dute
Bestalde, gutxienez hamar lagun hil dituzte gaur, horien artean, ama bat eta hiru seme-alaba. Hainbat iturrik azaldu duetenez, Zafaraniya gunean gertatu da, Bagdad hego-ekialdean, eta ama bat eta seme-alabei lepoa moztu diete.