Mundua -
Bonba autoak
Gutxienez 43 pertsona hil dira Iraken izandako hainbat atentatutan
240 bat pertsona zauritu dira herrialdeko hainbat gunetan zartarazi dituzten bonba autoen eraginez.
Erredakzioa
Gutxienez 43 pertsona hil dira eta beste 232 zauritu Iraken izandako hainbat atentatutan. Herrialdeko hainbat gunetan bonba autoak zartarazi dituzte, Arabiar Ligak Bagdaden egingo duen goi-bilerarako astebete eskas falta denean.
Erasorik bortitzen Kerbalan jazo da, leherketen ondorioz gutxienez 13 pertsona hil dira eta beste 48 zauritu.
Kirkuk iparraldean, berriz, Polizia etxe baten atarian bonba auto bat lehertarazi dute eta 9 pertsona hil dira eta 42 zauritu, mediku eta Polizia iturrien arabera. Bagdad erdialdean izandako beste atentatu batean 4 pertsona hil dira eta beste 11 zauritu.
Bagdad iparraldeko gune batzuetan, Baiyian, Samarran, Tuz Jurmaton, Daquqen eta Dhuluiyan ere leherketak izan dira.
Halaber, Poliziak adierazi duenez, ipar-ekialdeko hainbat tokitan eta Faluyan jarritako beste bederatzi bonba desaktibatzea lortu dute.
Gutxienez 43 pertsona hil dira eta beste 232 zauritu Iraken izandako hainbat atentatutan. Herrialdeko hainbat gunetan bonba autoak zartarazi dituzte, Arabiar Ligak Bagdaden egingo duen goi-bilerarako astebete eskas falta denean. Erasorik bortitzen Kerbalan jazo da, leherketen ondorioz gutxienez 13 pertsona hil dira eta beste 48 zauritu. Kirkuk iparraldean, berriz, Polizia etxe baten atarian bonba auto bat lehertarazi dute eta 9 pertsona hil dira eta 42 zauritu, mediku eta Polizia iturrien arabera. Bagdad erdialdean izandako beste atentatu batean 4 pertsona hil dira eta beste 11 zauritu. Bagdad iparraldeko gune batzuetan, Baiyian, Samarran, Tuz Jurmaton, Daquqen eta Dhuluiyan ere leherketak izan dira. Halaber, Poliziak adierazi duenez, ipar-ekialdeko hainbat tokitan eta Faluyan jarritako beste bederatzi bonba desaktibatzea lortu dute.