Itxi

2022/01/06

00:25

Mundua

Ameriketako Estatu Batuak

Urtebete, Trumpen jarraitzaileak Kapitolioan indarrez sartu zirenetik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Duela urtebete Donald Trumpen jarraitzaileak indarrez sartu ziren Kapitolioan, hauteskundeak Joe Bidenek irabazi zituela onartu ezinik eta boto zenbaketa boikoteatzeko asmoz.

1:22
Kapitolioko erasoa. Argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Duela urtebete, 2021eko urtarrilaren 6an, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiaren ehunka jarraitzaile indarrez sartu ziren Washingtongo Kapitolioan, eta harrezkero demokraten eta errepublikanoen jarrerak ez dira aldatu.

Lehendabizikoek erakutsi nahi dute protesta bortitz hura Trumpek eragin zuela ordu batzuk lehenago Etxe Zuriaren aurrean egin zituen adierazpen polemikoen bidez: hauteskundeetan iruzurra izan zela salatu zuen eta bere jarraitzaile sutsuenak kalean mobilizatu ziren.

Errepublikanoek, berriz, gertakari hartaz hitz egitea saihesten dute, gutxi batzuek hauteskundeetan iruzurra izan zela eta oldarraldia horrek eragin zuela mantentzen badute oraindik ere.  

Ikerketak abiatu zituztenetik, 725 pertsona baino gehiago auzipetu dituzte istilu haietan parte hartu izana egotzita. Akusatuetako asko eskuin muturreko talde armatuetako kideak dira.

Horrez gain, AEBko Kongresuan eratu zuten batzorde berezian Trumpen laguntzaileak izan ziren dozenaka lagunek deklaratu dute.

FBIk zehaztu duenez, herrialde horretako estatu guztietan egin duten atxiloketaren bat Kapitolioko gertakariarekin lotuta. 640 pertsonari leporatu zaie Kapitolioan indarrez sartu izana, eta poliziari eraso egitea egotzi diete beste 225 laguni.

Oraingoz, 165 pertsona jo dituzte erruduntzat, 70 inguru zigortu egin dituzte eta horietatik 31 espetxean daude, tartean Robert Scott Palmer. Berari ezarri diote zigorrik handiena: bost urteko kartzela-zigorra hainbat poliziari eraso egiteagatik.

 

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;