Mundua -

Bronx

Gutxienez 17 pertsona hil dira New Yorken izandako sute batean

8 haur daude hildakoen artean. Dan Nigro New Yorkeko suhiltzaileen buruak kazetariei adierazi die 63 zauritu behintzat badaudela.

Sutea izan den lekua, New Yorkeko Bronxen. Argazkia: Efe
Sutea izan den lekua, New Yorkeko Bronxen. Argazkia: Efe
Gutxienez 19 hildako, New Yorkeko Bronxeko apartamentu bloke batean izandako sutean

0:49

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu da gaur New Yorkeko Bronx auzoko etxebizitza eraikin batean, eta 17 pertsona hil dira. 17 hildakoen artean 8 haur daude.

Dan Nigro New Yorkeko suhiltzaileen buruak kazetariei adierazi die 63 zauritu behintzat badaudela, eta zenbait hildako egotea espero dutela. Eric Adams alkateak, berriz, New Yorken azkenaldian izan den sute handiena dela esan du.

"Zenbakiak izugarriak dira", adierazi du Adamsek sutea gertatu den lekuan.

Sutea bi solairuko etxebizitza batean gertatu da, eraikinak dituen 19 solairuetako bigarrenean. Kea oso azkar zabaldu da, ezohiko abiaduran, suhiltzaileen arabera.

Nigrok esan du erreskate taldeek solairu guztietan aurkitu dituztela biktimak, gehienak kea arnastuta, eta beste hainbat ospitaleetara oso larri eraman dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea New York Ameriketako Estatu Batuak Suteak Eguneko albisteak Albisteak