Mundua -

Alemania

Diskriminazioaren amaiera eskatu dute Alemaniako Elizako ehun langile homosexual baino gehiagok

"Beldurrik gabeko Eliza" baten alde egin dute, pertsona horiek bertan LGBTIQ+ pertsona gisa modu irekian bizi eta lan egin ahal izan dezaten, beren orientazio sexualagatik eta genero-identitateagatik kaleratuak izateko beldurrik gabe.

LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko bandera.
LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko bandera.
LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko bandera.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Eliza katolikoko 125 langile homosexualek, apaizak, irakasleak eta administratzaileak barne, LGBTIQ+ pertsonekiko diskriminazioaren amaieraren aldeko aldarria egin dute.

Hala eskatu dute "beldurrik gabeko Eliza" baten alde egiten duen "#OutInChurch" izeneko ekimenaren barruan. Horren bitartez, besteak beste, pertsona horiek Elizan LGBTIQ+ pertsona gisa modu irekian bizi eta lan egin ahal izan dezaten aldarrikatzen dute.

Ildo horretan, Elizaren lan-legedia aldatzea exijitu dute, sexu-orientazioa eta genero-identitatea kaleratzeko arrazoi izateari utz diezaioten. Gainera, "generoari eta sexualitateari buruzko difamazio-adierazpenak" eliz irakaskuntzatik kentzeko eskatu dute.

Halaber, sexualitateari eta generoari buruzko "Elizaren doktrinaren adierazpen zaharkituak" berrikusi egin behar direla azpimarratu dute, betiere "aurkikuntza teologiko eta zientifiko-gizatiarretan oinarrituta".

Gainera, eliza katolikoarentzat lanaldi osoan edo borondatez lan egiten duten LGBTIQ+ pertsona guztiei ekimenarekin bat egiteko deia egin die "#OutInChurch" ekimenak. Era berean, apezpikuei eskatu die publikoki adieraz dezatela iniziatibaren alde daudela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Alemania Eguneko albisteak Homofobia Albisteak Matxismoa LGTBI Eliza Katolikoa albisteak