Mundua -

Tentsio militarra

Ukrainako mugatik "tropak berehala atzera egitea" eskatu dio AEBk Errusiari

Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak eta Serguei Lavrov Errusiako homologoak telefonoz hitz egin dute astearte honetan.

Ukrainako soldaduak Klugino-Bashkirivkan, Kharkiv hiritik gertu. Argazkia: EFE
Ukrainako soldaduak Klugino-Bashkirivkan, Kharkiv hiritik gertu. Argazkia: EFE
Errusiak 5.000 soldadu baino gehiago dituela Bielorrusian diote Estatu Batuek

2:11

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako mugan tentsioa "berehala behera" egiten hastea eskatu dio Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak Serguei Lavrov Errusiako homologoari. Era berean, bide diplomatikoan Moskurekin "benetako" elkarrizketa izaten jarraitzeko "borondatea" azaldu dio Blinkenek Lavrovi.

Bi diplomazialariek telefonoz hitz egin dute astearte honetan, AEBko Estatu Departamentuak agiri batean jakitera eman duenez.

"Ukrainaren burujabetzarekin eta lurralde osotasunarekin AEBen konpromisoa, baita herrialde guztien kanpo politika eta aliantza eskubidearekin ere", azpimarratu dio Blinkenek Lavrovi.

Horregatik, "berehala Ukrainako mugetatik tropak eta ekipoak atzera egitea" eskatu dio Errusiari.

Azkenik, Ukrainaren beste inbasio bati "ondorio larri eta azkarrekin" erantzungo diotela ohartarazi du Blinkenek.

Etxe Zuriak uste du Errusiak Ukraina otsailean inbaditzeko "aukera argia" dagoela, baina Kieveko Gobernuak garrantzia kendu dio, eta azkenaldian egoerak okerrera egin ez duela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Joe Biden Errusia-Ukraina gerra