Mundua -

Atari ofizialak

Anonymousek Txinako 500 webguneri eraso egin eta Gobernua mehatxatu du

Erasotutako webguneetan mezua utzi du Anonymousek: "Txinako Gobernu maitea, zuk ere huts egiten duzu. Gaur zure webguneak hackeatu ditugu eta bihar zure erregimen ziztrinaren amaiera izango da".

Anonymousek mehatxu-mezua utzi du erasotako webguneetan. Efe.
Anonymousek mehatxu-mezua utzi du erasotako webguneetan.
Anonymousek mehatxu-mezua utzi du erasotako webguneetan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anonymous 'hacker' taldeak eraso masiboa egin die Txinako erakunde pribatuen eta instituzio eta Gobernu-agentzien kontra, BBC telebista kate britaniarrak aditzera emandakoaren arabera.

Erasoak kalte egin die organismo ofizialen eta enpresen hainbat webguneri, bestek beste.

Erasoa janan duten atarietan mezua utzi du Anonymousek Txinako Gobernua kritikatzeko. Txinak kontrol zorrotza egiten die herritarrei, eta Anonymousek beraiekin bat egiteko eskaria egin die txinatarrei, erregimenaren kontrako ekimenak egiteko.

Erasotutako webguneetan mezua utzi du Anonymousek: "Txinako Gobernu maitea, zuk ere huts egiten duzu. Gaur zure webguneak hackeatu ditugu eta bihar zure erregimen ziztrinaren amaiera izango da".

Internet kontrolatzeko eta zaintzeko munduko sistema zorrotzenen artean dago Txinakoa; herritarren ikus ditzaketen webguneak eta sare sozialetan eztabaida daitezkeen gaiak murrizten ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea