Mundua -

tentsioa ukrainan

Espainiak Ukrainan dauden herrikideei eskatu die herrialde hori "aldi baterako" uzteko

Kanpo Arazoetako Ministerioaren adierazpenen ostean, euren herrikideei Ukrainatik itzultzeko gonbita egin dieten herrialdeen zerrenda luzeari batu zaio Espainia.

Jose Manuel Albares, Kanpo Arazoetako ministroa. Artxiboko argazkia: EFE
Jose Manuel Albares, Kanpo Arazoetako ministroa. Artxiboko argazkia: EFE
Jose Manuel Albares, Kanpo Arazoetako ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako Ministerioak Ukrainara ez bidaiatzea gomendatu du, herrialdeak Errusiarekin duen tentsioagatik bizi duen segurtasun egoera "ahula" dela eta, eta bertan bizi diren espainiarrei gomendatu die "aldi baterako" herrialdetik ateratzea.

Gainera, Ministerioko iturriek larunbat honetan baietsi dutenez, Espainia "prest" dago Ukrainan ebakuazio plana aktibatzeko. Edonola ere, lasaitasuna eskatu dute.

Momentuz, "egoera aztertzen" ari dira, baina ebakuazio plan hori "prest" dago, "hala behar izanez gero" aktibatzeko.

Hala, euren herrikideei Ukrainatik itzultzeko gonbita egin dieten herrialdeen zerrenda luzeari batu zaio Espainia. Tartean dira Hego Korea, Japonia, Israel, Herbehereak, Danimarka, Norbegia, Letonia, Estonia, Alemania, Italia, Suedia, Luxenburgo eta Belgika.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Ukraina gaur Errusia argazkiak Espainiako Gobernua bideoak Espainia Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Errusia-Ukraina gerra