Mundua -
Terrorismoaren aurkako borroka
Frantziak eta bere aliatuek Maliko jihadismoaren aurkako misioak bertan bera utziko dituztela iragarri dute
Azpimarratu dute ez direla baldintzak betetzen terrorismo jihadistaren aurkako borrokan konpromiso militarrarekin jarraitzeko, Bamakoko Gobernuak duen junta militarraren lankidetza faltagatik.
Agencias | EITB MEDIA
Frantziak eta Malin esku hartzen duten Europako kideek, Kanadaz gain, Afrikako herrialde horretatik erretiratze militar koordinatua iragarri dute ostegun honetan.
Adierazpen bateratu batean azpimarratzen dutenez, gaur egun ez dira baldintzak betetzen terrorismo jihadistaren aurkako borrokan konpromiso militarrarekin jarraitzeko, Bamakoko Gobernuak duen junta militarraren lankidetza faltagatik.
Taldeak adierazi duenez, "inguruko herrialdeekin lankidetza estuan, eskualdean egon nahi dute", eta guztira 25.000 soldadu inguru daude bertan.
Sinatzaileen artean Alemania, Belgika, Danimarka, Italia, Eslovakia, Eslovenia, Suedia, Europako Kontseilua, Europako Batzordea, Sahelerako Koalizioa eta Afrikako Batasuneko Batzordea daude.
"Ezin dugu militarki konprometituta jarraitu estrategia partekatzen ez dugun agintari batzuekin batera. Terrorismoaren aurkako borrokak ezin du dena justifikatu", adierazi du gaur Emmanuel Macron Frantziako presidenteak prentsaurrekoan.