Mundua -

Tentsioa Ukrainako ekialdean

AEBk soldadu gehiago bidaliko ditu Baltikoko herrialdeetara, eta Errusiari isun ekonomikoak ezarriko dizkio

"Ez dugu Errusiaren aurka borroka egiteko asmorik", zehaztu du Joe Biden presidenteak. Hala ere, Vladimir Putinen ekintzak "nazioarteko legearen urraketa goria" direla uste du AEBko agintariak.

Joe Biden AEBko presidentea Etxe Zurian emandako hitzaldian. Argazkia: EFE
Joe Biden AEBko presidentea Etxe Zurian emandako hitzaldian. Argazkia: EFE
Joe Biden AEBko presidentea Etxe Zurian emandako hitzaldian. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak astearte honetan iragarri duenez, Lituania, Estonia eta Letonia Baltikoko herrialdeetara soldadu gehiago bidaltzeko baimena eman du, Errusiaren mugimenduei erantzuna emateko.

"Ez dugu Errusiaren kontra borroka egiteko asmorik", zehaztu du Bidenek Etxe Zurian emandako hitzaldian, Moskuk Donetsk eta Luhansk errepubliken independentzia aitortu ondoren. Errusiako tropak Donbassera bidaltzeko agindua eman du Putinek.

Gainera, AEBko buruzagiak Errusiaren aukako lehen isun ekonomiko sorta iragarri du, Mosku mendebaldeko finantza sistematik aldentzeko helburuarekin.

"Ukrainako inbasioaren hasiera da"

"Ukrainako inbasioaren hasiera da (…) Gauzak horrela, erantzun bezala isunak inposatzen hasiko naiz", ziurtatu du.

Bidenen hitzetan, Vladimir Putin homologoaren ekintzak "nazioarteko legearen urraketa goria" dira, eta nazioarteari erantzun irmoa eskatu dio.

"Mezu argi bat bidali nahi dugu: Estatu Batuek eta aliatuek NATOko lurraldearen zentimetro bakoitza defendatu eta konpromisoak betearaziko dituzte", nabarmendu du Bidenek. Negoziazioan zehar Errusiak egindako eskaerak "neurrigabeak" izan direla erantsi du agintariak.

"Egoerarik okerrena saihesteko denbora dago oraindik", adierazi du. Bidenen ahotan, "Estatu Batuek eta aliatuek diplomaziari bide eman nahi diote, serioa baldin bada. Errusia bere ekintzengatik epaituko dugu, ez bere hitzengatik. Errusiari batasunarekin, argitasunarekin eta konbikzioarekin erantzuteko prest gaude, gauza bat ala bestea egin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Joe Biden Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa