Mundua -

Ukrainako gerra

EBren lehen zigorrek Errusiako banketxeak eta Europan dagoen oligarkia errusiarra dituzte jopuntuan

Oraingoz, ez dute utzi Errusia SWIFT finantza transakzioen komunikazio sistematik kanpo eta ez dute hornidura energetikoa blokeatu, besteak beste, Ukrainak eskatutako neurriak.

Von der Leyen, Macron eta Michel, zigorrak iragartzeko prentsaurrekoaren ostean. Argazkia: EFE
Von der Leyen, Macron eta Michel, zigorrak iragartzeko prentsaurrekoaren ostean.
Von der Leyen, Macron eta Michel, zigorrak iragartzeko prentsaurrekoaren ostean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunaren (EB) Estatu eta gobernuburuek Errusiari ezarri beharreko aurreneko zigorrak adostu dituzte, eta etorkizunean gehiago ezartzeko prest daudela ohartarazi dute, Ukrainan zer gertatzen den arabera.

Buruzagiek aparteko goi bilera egin dute, eta neurri "masiboak" itundu dituzte. Besteak beste, murrizketak ezarriko dizkiete banketxeei, energiari, finantza sistemari, esportazioei, garraiobideei eta bisen politikari. Dena dela, oraingoz, ez dute utzi Errusia SWIFT finantza transakzioen komunikazio sistematik kanpo eta ez dute hornidura energetikoa blokeatu, besteak beste, Ukrainak eskatutako neurriak. 

27 herrialdeen helburua azkar eta batuta ekitea izan da, denen oniritzia ez zuten beste neurri batzuk (Belgikak, Poloniak eta Baltikoko herrialdeek proposatutakoak) bazter utzita.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak bileraren ondotik egindako agerraldiak aurreratu duenez, Errusiako banku sistemaren eta Estatu enpresen % 70 blokeatu dituzte. Horrek inflazioa eragingo ei du, eta hazkunde ekonomikoa oztopatu.

Halaber, Europan diren elite errusiarren gordailuei eraso egingo diete, baita petrolioa fintzeko teknologia blokeatuko dute. Errusiako aire konpainia batzuen operazioak eta enpresaburu eta politikari errusiarren bisak bertan behera utziko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Europa Vladímir Putin bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra