Mundua -

Indarkeria Sirian

Su-etena errespetatzeko eskatu die NBEk Gobernuari eta matxinoei

Su-etena finkatu ahal izateko, "indarkeria baztertzeko" eskatu die Gobernuari eta matxinoei Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak.

Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusia. EFE
Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusia. EFE
Sirian ezarritako su-etena ez da bete

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostegunean ezarritako su–etena finkatzeko indarkeria baztertzeko eskatu die Gobernuari eta matxinoei Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak, Nazio Batuen behatzaileen lana ahalbidetzeko.

"Su-eten hau oso makala da eta alde guztien laguntza beharrezkoa da", esan du Banek Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentearekin batera eman duen prentsaurrekoan.

Nazio Batuen idazkari nagusiak gogoratu du lehen sei behatzaileak jada Sirian daudela, "baina oraindik euren segurtasuna" zehaztu egin behar dela.

Behatzaileak "armarik gabe" daudela berretsi du, eta "euren askatasuna eta segurtasuna" Siriako Gobernuaren ardura dela gaineratu du. Taldea hazi egingo dela eta hogeita hamar lagun izango direla adierazi du. Gainera, asteazkenean, Segurtasun Kontseiluari 250 laguneko taldea eskatuko diola zehaztu du.

NBEk bidali dituen sei lagunak Bachar al Asaden Gobernuko arduradunekin eta oposizioko bozeramaileekin bilduko dira euren eginbeharra zein den azaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea