Mundua -

Gerra Ukrainan

Errusiaren eta Ukrainaren artean bitartekaritza egiteko prest agertu da Txina

Gainera, "Ukrainako subiranotasunaren eta lurralde osotasunaren alde Txinaren babes apurtezina", berretsi du Wang Yi Atzerri ministroak.

Wang Yi Txinako Atzerri ministroa NBEn. Argazkia: EFE
Wang Yi Txinako Atzerri ministroa NBEn. Argazkia: EFE
Wang Yi Txinako Atzerri ministroa NBEn. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerra amaitzearen alde lan egiteko Pekinen borondatea azaldu dio Wang Yi Txinako Atzerri ministroak Dimitro Kuleba Ukrainako homologoari.

"Ukrainako subiranotasunaren eta lurralde osotasunaren alde Txinaren babes apurtezina", berretsi du Wangek, Ukrainako Atzerri Ministerioak jakitera eman duenez. Bi ministroek gatazkaren ondorioen inguruan hitz egin dute.

Pekin "gerra diplomaziaren bidez bukatzeko eginahalak egiteko" prest dagoela esan dio Wangek Kulebari. Horretarako, Txina NBEko Segurtasun Kontseiluko kide iraunkorra dela gogorarazi du Atzerri ministroak, Ukrinform albiste agentziaren arabera. Hala ere, iragan astean, Pekin Errusiaren erasoa gaitzesteko ebazpenaren bozketan abstenitu zen.

Bestalde, Txinako Gobernuak Putinekiko markatu nahi izan duen distantzia aitortu dio Kulebak Wangi, nahiz eta azken hilabetean Moskuk eta Pekinek, adibidez, NATO Europako ekialdean zabaltzeari uztea eskatzeko bat egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Txina Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra