Mundua -

Epaiketa Norvegian

Breivik: 'II. Mundu Gerratik egindako erasorik ikusgarriena izan da'

Bestalde, Anders Breivik epaitzen ari diren aretoko epaile bat kanporatu egin dute, auzipetuarentzat "heriotza-zigorra" eskatzeagatik Facebook bidez.

Anders Breivik, epaiketaren lehen saioan ateratako irudian.
Anders Breivik, epaiketaren lehen saioan ateratako irudian.
Breivikek ez du damu zantzurik erakutsi

01:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anders Breivik ultraeskuindarrak ondokoa adierazi du, joan den uztailean Oslon eta Utoya irlan 77 pertsona hil zituela eta: "Europan, II. Mundu Gerratik gaur arte izan den eraso politiko sofistikatuena eta ikusgarriena burutu nuen".

Epaiketaren bigarren eguna da gaurkoa eta datozen bost egunetan jarraituko du. Breivikek bere burua errugabetzat joko duela espero da.

Erruduntzat joz gero eta buruko arazorik ez duela baieztatzen bada, gehienez 21 urteko kartzela-zigorra ezar diezaiokete. Alabaina, ez dago baztertuta zigorra modu mugagabea luzatzea.

Buruko gaitzen bat duela frogatzen bada, psikiatriko batean sartuko dute eta aldiro-aldiro azterketak egingo dizkiote.

Bestalde, Breivik epaitzen ari den aretoko epaile ez profesional bat kasutik kanpo utzi dute, Facebook sare sozialaren bidez auzipetuarentzat "heriotza-zigorra" eskatu duelako.

Thomas Indreboe epaileak ondokoa idatzi zuen bere Facebook kontuan: "Kasu honetan aukera justu bakarra heriotza-zigorra ezartzea da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea