Mundua -

ukrainako gerra

Argiak itzaltzeko deia egin dute sare sozialen bitartez, Errusiaren inbasioa gaitzesteko

Sare sozialetako hainbat erabiltzailek adierazi dutenez, "nahiago dugu iluntasunean eseri, Putinen gasa eta petrolioa erosi baino".

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare sozialetan zabaldutako mezu baten bitartez, ostegun honetako 20:00etan argiak itzaltzeko deia egin dute Twitterreko zenbait erabiltzailek, "Putini erakusteko nahiago dugula iluntasunean eseri, bere gasa eta petrolioa erosi baino".

Europa osoan egingo litzateke protesta, aldi berean. Hala, itzalaldirako proposatutako ordutegia da 19:00etan Londresen, 21:00etan Kieven eta 22:00etan Moskun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Twitterreko albisteak Ukraina Errusia Vladímir Putin Sare sozialak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra