Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Errusiaren aurkako zigor gehiago eta Errusiarekiko gas menpekotasuna gutxitzeko neurriak onartuko ditu EBk

Ursula Von der Leyen Europar Batzordeko presidenteak ez du zehaztu laugarren zigor sorta noiz onartuko den. Itxura guztien arabera, EBko 27 estatu kideek Errusiako oligarka gehiago sartuko dituzte zigortuen zerrendan eta Errusiako banku gehiago utziko dituzte SWIFT sistematik kanpo.

Ursula Von der Leyen Europar Batzordeko presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Ursula Von der Leyen Europar Batzordeko presidentea, artxiboko irudi batean
Ursula Von der Leyen Europar Batzordeko presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuna Errusiaren aurkako zigor sorta bat prestatzen ari da. Halaber, Errusiako gasarekiko eta petrolioarekiko menpekotasuna gutxitzeko neurriak iragarriko ditu astearte honetan.

Mario Draghi Italiako lehen ministroarekin Bruselan bilera egin aurretik egin duen agerraldian, Ursula Von der Leyen Europar Batzordeko presidenteak ez du argitu Europar Batasunak laugarren zigor sorta hori noiz onartuko duen.

EBko 27 herrialdeetako Atzerri ministroek zigorrak hizpide izan zituzten iragan ostiraleko bileran, baina ez zuten behin-betiko erabakirik hartu. Hala ere, Josep Borrell EBko Atzerri Gaietarako goi ordezkariak ostiralean iradoki zuen Errusiako oligarka gehiago sartuko dituztela zigortuen zerrendan eta Errusiako banku gehiago utziko dituztela SWIFT sistematik kanpo. 

Bestalde, Von der Leyenek baieztatu du Errusiarekiko menpekotasuna gutxitzeko beste neurri batzuk hartuko dituela astearte honetan Europar Batasunak. Hiru "zutabe" nagusi aipatu ditu: erregai fosilen hornidura dibertsifikatzea, energia berriztagarrietan inbertsio "masiboak" bizkortzea eta energia eraginkortasunean hobekuntzak bultzatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Europar Batasuna Zer ari da gertatzen Europan? Errusia Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Petrolioa Gasaren krisia Europan Errusia-Ukraina gerra gaur