Mundua -

Ukrainako gerra

Errusiak errefusatu egin du su-eten humanitarioa negoziatzea

Errusiako eta Kieveko Atzerri ministroek bilera egin dute ostegun honetan, Turkian, baina ez dute aurrerapausorik eman negoziazioan.

Errusia eta Ukrainaren arteko bilera Turkian. Argazkia: EFE
Errusia eta Ukrainaren arteko bilera Turkian. Argazkia: EFE
Ukrainaren eta Errusiaren arteko bilerak ez du emaitzarik lortu

1:14

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurrerapausorik gabe bukatu da Ukrainak eta Errusiak Turkian izan duten bilera. Alde batetik, ez dute Mariupol hiria husteko korridore humanitariorik adostu. Bestetik, Ukrainak ez du su-etenik lortu, herrialde horretako Atzerri ministro Dmytro Kulevak iragarri duenez.

"Helburu humanitario batekin etorri naiz. Mariupoletik irten nahi duen jendearentzat pasabide bat zabaltzea zen nire asmoa, baina, zoritxarrez, Lavrov ministroak ez du horretarako konpromisorik hartu nahi izan", esan du komunikabideen aurrean egindako agerraldi laburrean.

Ministroak adierazi du bilera "erraza, baina aldi berean zaila" izan dela, "Lavrovek ohiko diskurtsoari heldu diolako".

"Mariupolen bizi dute orain egoerarik latzena, airez bonbardatzen ari direlako. Korridore humanitario bat lortu nahi nuen han, zibilak hiritik atera eta laguntza bideratu ahal izateko", zehaztu du Kulevak.

Dmitro Kuleba

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Europa Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Turkia Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski