Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Aire eremua itxi ezean, Errusiako misilak NATOko herrialdeetara iritsiko direla ohartarazi du Zelenskik

Ameriketako Estatu Batuek ohartarazi dute misilak NATOko kide den herrialderen batera iristen badira, indar guztiarekin erantzungo dutela. Bestalde, Errusiako eta Ukrainako negoziatzaileek bilera egingo dute astelehen honetan, bideokonferentzia bidez.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak astelehen honetan ziurtatu duenez, aire eremua itxi ezean denbora kontua izango da misil errusiarrak NATOko kide den herrialderen batera iristea.

Asteburuan Errusiako Armadak eraso egin die Lviv eskualdean dauden instalazio militar batzuei, Poloniako mugatik soilik 20 kilometrora. Bere garaian Ukrainako Armadaren Javoriveko entrenamendu militarrerako zentroa izandakoa, gaur egun Bake eta Segurtasun Operazioetarako Nazioarteko Zentroa zen.

Ameriketako Estatu Batuek (AEB) ohartarazi dutenez, misilak NATOren eremura iristen badira (Poloniara, kasu), aliatuek indar guztiarekin erantzungo dute

Bestalde, Zelenskik iragarri du bide diplomatikoa zabalik dagoela eta bere taldea Errusiarekin negoziatzen ari dela, bere eta Putinen arteko bilera bat antolatzeko.

Testuinguru horretan, Errusiako eta Ukrainako negoziatzaileek bilera egingo dute astelehen honetan, bideokonferentzia bidez

Errusiako ordezkaritzaren buru Vladimir Medinski izango da, Vladimir Putin Errusiako presidentearen aholkularietako bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina albisteak Errusia bideoak Vladímir Putin Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa Ukrainako presidentea