Mundua -

Ukrainako gerra

Errusiak eta Ukrainak berriz helduko diete negoziazioei asteazken honetan

Mykhailo Podolyak Zelenskiren aholkulariak adierazi duenez, aldeen arteko desadostasun sakonak diren arren, oraindik konpromiso bat lortzea posible da.

Asteleheneko bilera. Argazkia: @podolyak
Asteleheneko bilera. Argazkia: @podolyak
Asteleheneko bilera. Argazkia: @podolyak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiak eta Ukrainak berriz helduko diete negoziazioei asteazken honetan. Mykhailo Podolyak Zelenskiren aholkulariak adierazi duenez, aldeen arteko desadostasun sakonak diren arren, oraindik konpromiso bat lortzea posible da.

"Bihar jarraituko dugu. Desadostasun sakonak dira, baina konpromiso bat lortzen saiatzeko gaude hemen", esan du Podolyakek Telegramen, Errusiako albiste agentziek jakitera eman dutenez.

Bien bitartean, Errusiako Atzerri ministro Sergei Lavrovek berretsi du negoziazio horien xedea dela Ukrainaren estatus neutrala ziurtatzea, ohartarazi du Sputnik albiste agentzia errusiarrak.

Esan bezala, "Ukrainaren estatus militar neutrala ziurtatzea dute asmo negoziazioek, prozesu horretan parte hartzen dutenen segurtasuna eta Ukrainaren desmilitarizazioa ardatz, Errusiari egindako ezein mehatxu Ukrainatik hel ez dadin", erantsi du Lavrovek.

"Ukrainako nazifikazio politikekin bukatzeko bide ere bada", adierazi du Lavrovek kazetarien aurrean, Irango Atzerri ministro Husein Amir-Adollahianekin bildu ostean. 

Bi aldeen arteko elkarrizketak martxoaren 14an hasi ziren. Lehenengo hiru batzarrak Bielorrusian egin zituzten, Poloniako mugatik gertu.

Laugarren bilera, baina, bideo dei bidez egin zuten atzo, eta gaurkoan ere horrelaxe egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski