Mundua -

Lehen itzulia

Hautesleen epaia jasoko du Sarkozyk, baina Hollande da faboritoa

Azken inkesten arabera, presidenteak ez dauka baikor izateko arrazoirik. Inkesta gehienek galtzaile izango dela esaten dute, Hollande sozialistaren mesederako.

Sarkozy galtzaile ematen dute inkesta gehienek. Efe.
Sarkozy galtzaile ematen dute inkesta gehienek.
Sarkozy galtzaile ematen dute inkesta gehienek. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak lanak izango ditu François Hollande sozialista hauteskundeetan gailentzeko. Aurreikuspenak zuzen badaude, Sarkozyk frantziar hautesleengan sortzen duen nekea agerian geratu eta zorraren krisia hasi zenetik boterea galtzen duen euroguneko hamaikagarren liderra izango da.

Inkestek garaipena bi Sarkozy eta Hollanderen artean izango dela esaten duten arren, ez da komeni gainontzeko alderdi politikoak ahaztea. Hirugarren posturako lehia garrantzi horren isla da. Postu hori lortzea dute helburu nagusi Marine Le Pen Fronte Nazionala alderdi eskuindarreko liderrak eta Ezkerreko Alderdiak koalizioko Jen-Luc Melenchonek. Oraindik botoa nori eman ez dakien % 14k (sei eta zortzi milioi frantziar, gutxi gorabehera) euren aukera zehaztu arte, analista askok François Bayron hautagai zentristarengan jarri dute arreta, berak izan bai lezake hauteskundeek baten edo bestearen aalde egiteko giltza. Hauteslekuak 8:00etan irekiko dituzte eta 16:00eta itxi, hiri handienetan ezezik, hor 20:00ak arte izango baitira zabalik. 20:ooetatik aurrera emango dituzte, hain zuzen, hauteslekuetan egindako inkestak.

Inkestak, Hollanderen alde

Azken inkesten arabera, presidenteak ez dauka baikor izateko arrazoirik. Argitaratutako azken sei inkestetatik lauk Sarkozy galtzaile eta Hollande aterako dela diote. Datu horien arabera, Hollandek ziurtzat jo dezake garaipena, zazpi eta 14 puntu artean aterako baitizkio egungo presidenteari maiatzaren 6ko bigarren itzulian.

Gauzak horrela, Hollandek botoen % 27-30 artean lortuko ditu, LH2 eta BVA inkesten gutxiengo eta gehiengo tarteak kontuan hartuta. Sarkozyk, aldiz, botoen % 25-26,5 lortuko luke CSA, LH2 eta BVA inkestei begiratuta. Sarkozyren botoen joera, gainera, beherakoa da Le Figaro egunkariaren arabera.

Hala ere, Hollanderen aldeko abantaila hazi egingo omen da hauteskundeen bigarren itzulian, soizalistak lehen itzulian kanpoan geratutako hautagaien botoak jasotzen hasten denean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea