Mundua -
UKRAINAKO GERRA
Etxeratze-agindua ezarri dute Kieven asteazken goizera arte
20:00etatik (19:00ak Euskal Herrian) asteazken goizeko zazpiak arte (06:00ak Euskal Herrian) ezingo da kalean ibili, baimen berezi bat izan gabe.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ukrainako gerra hasi zenetik 26 egun betetzen diren honetan, bertako agintariek etxeratze-agindua ezarri dute berriro Kiev hiriburuan astelehen arratsaldetik asteazken goizera arte. Bonbardaketak areagotzen ari direlako agindu dute etxeratze-agindua.
Gaur 20:00etan hasi (19:00ak Euskal Herrian) eta asteazkeneko 07:00ak arte (06:00ak Euskal Herrian) ezingo da kalean ibili, baimen berezi bat izan gabe.
Vitali Klitxko Kieveko alkateak etxean edo larrialdiren bat izanez gero babeslekuetan egoteko deia egin de herritarrei. Etxeratze-agindua indarrean dagoen bitartean, baimen bereziak dituzten pertsonak eta ibilgailuak bakarrik ibili ahalko dira batetik bestera.