Mundua -

Islandiako krisia

Absolbitu egin dute Islandiako lehen ministro ohia

Haarde kontserbadorea Gobernuburua izan zen 2006 eta 2009 artean. Kartzela-zigorra saihesteaz gain, ez du isunik ez epaiketaren gasturik ordaindu beharko.

Geir H. Haarde Islandiako lehen ministro ohia. Efe.
Geir H. Haarde Islandiako lehen ministro ohia. Efe.
Zigorrik ez, Islandiako lehen ministro ohiarentzat

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegiak absolbitu egin du Geir H. Haarde Islandiako lehen ministro ohia, 2008ko urrian Islandiako banku sistemak izan zuen kolapsoan erantzukizunik izan zuen argitzeko egindako epaiketan. Gertakari horrek porrot egiteko zorian jarri zuen herria.

Epaiaren arabera, horri egotzitako lau kargutik hirutan absolbitu du epaimahaiak, baina zigortu egin du egoera aztertzeko Ministroen Kontseiluaren bilerak ez deitzeagatik.

Haarde kontserbadorea (61 urte) gobernuburua izan zen 2006 eta 2009 artean. Kartzela-zigorra saihesteaz gain, ez du isunik ez epaiketaren gasturik ordaindu beharko, eta gastu horiek Islandiako Estatuak hartu beharko ditu bere gain.

Epaia ezagutu ostean, Haardek horrekin bat ez datorrela esan du; izan ere, "formaltasun txiki" batengatik epaitu dutela uste du, eta epaia "zentzugabea" dela uste du.

Arrazoiketa hori erabiltzekotan, Gobernuko buru guztiak delitu berdinagatik zigortuak izan beharko ziren, esan du Haardek epaitegitik irtetean.

Haardek epaitegiko kideek pairatutako "presio politikoa" kritikatu du.

"Akusazioaren puntu guztiak ukatzen ditut eta oinarririk ez dutela uste dut", esan zuen Haardek.

Haarderen hitzetan, Gobernuak ez zuen Islandiako bankuetan gertatzenari zenaz jakiteko modurik, eta ez zen agintarien kontua bankuak esposizioa murrizteko derrigortzea.

"Gutako inork ez zuen uste bankuen sistema gaizki zegoenik, ondoren erakutsi zen bezala", adierazi du Haardek.

Haarderen hitzetan, ez zegoen Islandiako bankuen porrotaren zantzu "argirik", baina azkenean Estatuak hiru mailegu etxe nazionalizatu behar izan zituen, eta Islandiak Nazioarteko Diru Funtsaren laguntza jaso behar izan zuen.

Auzitegiak absolbitu egin du Geir H. Haarde Islandiako lehen ministro ohia, 2008ko urrian Islandiako banku sistemak izan zuen kolapsoan erantzukizunik izan zuen argitzeko egindako epaiketan. Gertakari horrek porrot egiteko zorian jarri zuen herria.Epaiaren arabera, horri egotzitako lau kargutik hirutan absolbitu du epaimahaiak, baina zigortu egin du egoera aztertzeko Ministroen Kontseiluaren bilerak ez deitzeagatik.Haarde kontserbadorea (61 urte) gobernuburua izan zen 2006 eta 2009 artean. Kartzela-zigorra saihesteaz gain, ez du isunik ez epaiketaren gasturik ordaindu beharko, eta gastu horiek Islandiako Estatuak hartu beharko ditu bere gain.Epaia ezagutu ostean, Haardek horrekin bat ez datorrela esan du; izan ere, "formaltasun txiki" batengatik epaitu dutela uste du, eta epaia "zentzugabea" dela uste du.Arrazoiketa hori erabiltzekotan, Gobernuko buru guztiak delitu berdinagatik zigortuak izan beharko ziren, esan du Haardek epaitegitik irtetean.Haardek epaitegiko kideek pairatutako "presio politikoa" kritikatu du."Akusazioaren puntu guztiak ukatzen ditut eta oinarririk ez dutela uste dut", esan zuen Haardek.Haarderen hitzetan, Gobernuak ez zuen Islandiako bankuetan gertatzenari zenaz jakiteko modurik, eta ez zen agintarien kontua bankuak esposizioa murrizteko derrigortzea. "Gutako inork ez zuen uste bankuen sistema gaizki zegoenik, ondoren erakutsi zen bezala", adierazi du Haardek.Haarderen hitzetan, ez zegoen Islandiako bankuen porrotaren zantzu "argirik", baina azkenean Estatuak hiru mailegu etxe nazionalizatu behar izan zituen, eta Islandiak Nazioarteko Diru Funtsaren laguntza jaso behar izan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Nazioarteko albisteak 2024 Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Islandiako albisteak