Mundua -

Ukrainako gerra

NATOk Errusiaren balizko eraso kimiko bati erantzungo diola ziurtatu du Bidenek

Hala ere, erantzun mota zehaztea saihestu du AEBko presidenteak. Gainera, AEBko agintariak uste du Errusia G20tik kanporatu beharko luketela Ukrainako inbasioagatik.

Joe Biden AEBko presidentea. Argazkia: EFE
Joe Biden AEBko presidentea. Argazkia: EFE
Joe Biden AEBko presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NATOk Errusiaren balizko eraso kimiko bati erantzun diola esan du Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak ostegun honetan, baina erantzun mota zehaztea saihestu du.

"Erabiltzen baldin baditu erantzungo dugu, baina erantzun mota erabilera motaren menpe egongo da", azaldu du AEBko presidenteak prentsaurrekoan, NATOko egoitzan, buruzagi aliatuen ezohiko goi-bilera eta G7ren batzarra amaitu ondoren.

NATOren esku-hartze militarra ekarriko lukeen ez du argitu izan nahi, baina Bidenek ez du baztertu, eta unean erabakia hartuko litzakeela ziurtatu du.

Gainera, AEBko agintariak uste du Errusia G20tik kanporatu beharko luketela Ukrainako inbasioagatik. Gainerako estatuak Errusia kanporatzearekin ados ez baldin badaude, gutxienez Ukraina taldearen bileretan parte hartzen utzi beharko lukete.

Bestalde, AEBko presidenteak ohartarazi du elikagaien eskasia "benetakoa" izango dela. "Zigorrak ez ditu Errusiak soilik ordainduko, herrialde askok baizik, baita Europako herrialdeek eta gure herriak ere", adierazi du Bidenek.

Bidenek Xi Jinping Txinako homologoari esan dio Mendebaldearekin loturak "arriskuan" jarriko dituela, batez ere AEBkin eta Europar Batasunarekin (EB), Moskuri laguntzen baldin badio. "Errusiari laguntzeko mugitzen baldin bada, arrisku esanguratsuan jarriko lirateke", adierazi du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak NATO Eguneko albisteak Albisteak Joe Biden Errusia-Ukraina gerra