Mundua -

Belfasten eta Newryn

Ipar Irlandako Poliziak lehergailu batzuk aurkitu ditu bi autotan

Haietariko bat Belfasten aurkitu zuten ostiral honetan eta bestea, berriz, ostegunean Newryko herrian. Litekeena da egileak bake prozesuaren aurka dauden talde errepublikarrak izatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Irlandako Poliziak bi bonba aurkitu ditu ibilgailu batzuetan. Baliteke egileak bake prozesuaren aurka dauden talde disidente errepublikarrak izatea. Bonba zeraman ibilgailu bat Belfasten aurkitu zuten ostiral honetan eta bestea, berriz, ostegunean Newryko herrian, Ipar Irlandako hegoaldean.

Belfasteko Ballygomartin kalean kokatutako etxebizitza batzuk hustu behar izan zituzten eta lehergailua desaktibatzen lortu zuten. Newryeko bonbak lehergailu kopuru handi bat zuen baina desaktibatu zuten ere.

Poliziaren arabera, lehergailuek hondamendi handia sortzeko gaitasuna zuten. "Bonba prestatu dutenek herritarrekiko axolagabetasun ankerra erakutsi dute", azaldu du Ian Campbell Polizia arduradunak, "80 bat lagun hustu behar izan ditugu".

Hilaren hasieran Poliziak beste lehergailu bat aurkitu zuen Belfast eta Dublin lotzen duen autobidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea