Mundua -

Ukrainako gerra

Ukrainarekin abiatutako negoziazioak "ez aurrera ez atzera" daudela esan du Putinek

Agintariak ohartarazi du Armadak eutsi egingo diola erasoaldiari, Donbass eskualdea kontrolatu arte. Halaber, Putinek azpimarratu du ezinezkoa dela Errusia zigorren bidez bakartzea.

Vladimir Putin, artxiboko argazki batean. EFE
Vladimir Putin, artxiboko argazki batean. EFE
Oldarraldiarekin aurrera jarraituko duela ziurtatu du Putinek

1:45

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusiako presidenteak adierazi du Ukrainako Gobernuarekin abiatutako negoziazioak "ez aurrera ez atzera" daudela, eta ohartarazi du Armadak eutsi egingo diola erasoaldiari herrialde horretan, Donbass eskualdea kontrolatu arte.

"Ez dago zalantzarik: Armadak bete egingo ditu helburuak", azpimarratu du agintariak, Aliaksandr Lukaxenka Bielorrusiako presidentearekin batera Errusian egindako ekitaldi batean.

"Helburu nagusia da Donbasseko herritarrei laguntzea", esan du, Ukrainako inbasioa justifikatzeko erabili ohi dituen hitzak errepikatuta.

Bestalde, agintariak nabarmendu duenez, "ezinezkoa" da Errusia zigorrekin bakartzea, eta aliatuekin lanean jarraituko dutela gaineratu du.

"Egun ez dago modurik inor zorrotz bakartzeko, eta are gutxiago hain handia den herrialde bat", adierazi du.

Bestalde, Mikhailo Podolyak Ukrainako Gobernuaren negoziatzaileen ordezkariak azpimarratu du Errusiarekin elkarrizketak ez direla eten, baina erantsi du negoziazioak "oso zailak" izaten ari direla.

"Negoziazioak oso zailak izaten ari dira, eta gaurkoa bezalako egunetan gainean daramagun emozioarekin askoz zailagoa da", esan du. Hala ere, bi aldeen ordezkariak lantaldetan biltzen segitzen dutela ziurtatu du.

Horrez gain, salatu du Kremlinek negoziazioak baldintzatu nahi dituela bideratutako adierazpen publikoak eginda.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski