Mundua -
Ukrainako gerra
Ukrainak EBn sartzeko herrialde hautagaiaren estatusa jasotzeko galdetegia entregatu du
Ukrainako presidenteak "une tragikoa" bizitzen ari direla azpimarratu du, "Europako balioak dituzten ukrainar asko hiltzen ari direnean".
Agentziak | EITB MEDIA
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Europar Batasunera (EB) atxikitzeko herrialde hautagaiaren estatusa jasotzeko galdetegia entregatu du astelehen honetan.
Zelenskik nabarmendu duenez, Europar Batasunean sartzeko Kieven bidean "etapa" bat da; izan ere, "helburu horren alde borrokan aritu dira herritarrak".
Ildo horretan, prozesuaren aurrerapena "une tragiko" batean gertatzen dela nabarmendu du, "Europako balioekin bat egiten duten ukrainar asko hiltzen ari baitira".
"Ukrainako herria helburu horrekin bat dator: berdinak sentitu nahi dira, Europaren zati bat, EBren zati bat", gaineratu du.
"Ukrainaren Europako bidean beste urrats bat", adierazi du Matti Maasikas EBk Ukrainarako duen enbaxadoreak. Twitterren duen kontuan jakinarazi duenez, Zelenskiren eskutik jaso du, beteta, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak duela hamar egun eman zion dokumentua.