Mundua -

Sarkozy gertu duela

Hollande izango da garaile, azken zundaketen arabera

Frantziako presidentetzarako bi hautagaientzat kanpainako azken orduak amaitu dira. Hauteskundeen bigarren itzulia igandean izango da.

François Hollande sozialista. Argazkia: EFE
François Hollande sozialista. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François Hollande Frantziako presidentetzarako hautagai sozialistak irabaziko ditu datorren igandeko hauteskundeak, baina Nicolas Sarkozy inoiz baino gertuago dago harengandik, "Paris Match" aldizkariak argitaratutako zundaketa baten arabera.

Presidentetzarako bigarren itzulian, behin betikoan, Hollandek babes osoaren % 52a lortuko du; Sarkozyk %48a, Ifop/Fiducialek egindako inkestaren arabera. Lau puntuko aldea inoiz izan den txikiena da kontserbadorearen eta sozialistaren artean.

"Halere, lagin osoak ez zuen ikusi bi hautagaien arteko eztabaida telebistan, eta ez daki François Bayrouk Hollanderi emango diola botoa ere, beraz, itxaron egin beharko dugu behin betiko emaitza jakiteko", esan dute inkestaren arduradunek. Beste zundaketa batzuek % 6ko aldea ikusi dute bi hautagaien artean.

François Hollande hautagai sozialista lehenengo itzuliko garailea izan zen, eta faboritoa da inkestetan, baina "kezkatuta" azaldu da zundaketengatik, hautesleek "motibazioa" galtzea eragin dezaketelako.

Hautagaiak kezkatuta, zundaketen aurrean

François Hollande hautagai sozialista lehenengo itzuliko garailea izan zen, eta faboritoa da inkestetan, baina "kezkatuta" azaldu da zundaketengatik, hautesleek "motibazioa" galtzea eragin dezaketelako. "Bi kasuetan kezkatzen naute: txarrak baldin badira, boto emaile boteretsuak gogogabetuko dituztelako, eta onak baldin badira, motibazioa galtzea egin dezaketelako. Horregatik gauza bakarra eskatzen dut: Botoa emadazue", esan du Hollandek.

Sarkozyk azken mitinean inkestez kexatu da eta Frantzia ez dela inoiz azken asteotan bezain manipulatua sentitu azaldu du. Frantziako presidenteak hauteskundeak baino lehen egin dioten azken elkarrizketan adierazi duenez, "zundaketak ez dira garrantzitsuena, frantziarrek erabakiko dutena baizik". "Boto bakoitza garrantzitsua izango da", gaineratu du".

Sarkozyk politika utziko du, hauteskundeak galduz gero

Nicolas Sarkozyk Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian (igandean izango dira) galduz gero, politikaren mundua utziko duela nabarmendu du. Halere, haren aholkulari nagusi batek oposizioko buru izan daitekeela aditzera eman du. Alain Minc egungo presidentearen lagun eta aholkulari zuzena denak azaldu duenez, Sarkozyk galdu arren, botoen %48 edo 48,5a lortzen badu, krisi ekonomikoagatik gobernuak edonon galtzen ari direla, ez litzateke porrot izugarria izango. "Ikusiko dugu ea zer erabakitzen duen", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea