Mundua -

Gerra Ukrainan

Ukraina bake elkarrizketetatik erretiratuko da Errusiak erreferenduma egiten badu Jersonen

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ohartarazi du gauza bera egingo duela tropa errusiarrek Mariupolen dauden defendatzaile guztiak hiltzen badituzte.

Volódimir Zelenski, artxiboko irudian: EFE.
Volódimir Zelenski, artxiboko irudian: EFE.
Zelenskik Putinekin bilera eskatu du gerrari amaiera emateko

0:25

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak gaur adierazi duenez, Ukraina bake elkarrizketetatik erretiratuko da Errusiak Jersonen erreferenduma egiten badu eta tropa errusiarrek Mariupol hiri setiatuaren defendatzaileak hiltzen badituzte.

"Mariupolen gure jendea hiltzen badute, sasi-errepublika berrietan sasi-erreferendum bat aldarrikatzen bada, Ukraina edozein negoziazio prozesutatik erretiratuko da", esan du Ukrainako presidenteak. 

Gaineratu duenez, "horrek gerrari amaiera diplomatiko bat ematea galarazten du. Errusiak behin betiko egindako urrats okerra da, eta orain arte gertatutako guztiak, talde diplomatikoen saio guztiak, fikzioa dira, eta aktore oso txarrak dituen antzerki politikoa direla erakusten du".

Okupatzaile errusiarrek erreferenduma egiteko asmoa dute Jersongo Errepublika Popular bat sortzeari buruz; hasiera batean maiatzaren 1etik 10era bitartean egitea aurreikusita zegoen, baina ondoren data aldatu zuten. Hala, baliteke datorren asteazkenera, apirilaren 27ra, aurreratzea.

Jersongo biztanleen % 40 inguru hiria utzi dute jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Vladímir Putin bideoak Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski