Mundua -

Ukrainako gerra

Ukrainari laguntzeko 33.000 milioi dolar gehiago eskatu dizkio Bidenek Kongresuari

Era berean, Errusiako oligarkei konfiskatutako dirua Ukrainari ematea proposatu du AEBko presidenteak, Moskuk herrialdean egindako kalteen ordainetan.

Joe Biden AEBko presidentea Etxe Zurian. Argazkia: EFE
Joe Biden AEBko presidentea Etxe Zurian. Argazkia: EFE
Joe Biden AEBko presidentea Etxe Zurian. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainari laguntzeko 33.000 milioi dolar gehiago formalki eskatu dizkio Joe Biden presidente estatubatuarrak AEBko Kongresuari, horietatik 20.000 milioi baino gehiago armak bidaltzeko izango dira.

"Erasoek eta ankerkeriek jarraitzen duten bitartean, Ukraina laguntzen jarraituko dugu", esan du Bidenek, Etxe Zurian emandako hitzaldian.

Gainera, agintariak azpimarratu duenez, Kongresuak diru-laguntza onartzea "kritikoa" da; izan ere, "erasoaren aurrean amore emateak kostu handiagoa izango luke".

"Gure laguntzak orain arte aldea egin du gudu-zelaian, Ukrainari Kieveko bataila irabazten lagundu diolako", adierazi du Bidenek.

Armak eta munizioa bidaltzeaz gain, 8.500 milioiko laguntza ekonomiko zuzena eta 3.000 milioiko babes humanitarioa eskatu du Bidenek.

Era berean, Errusiako oligarkei konfiskatutako dirua Ukrainari ematea proposatu du AEBko presidenteak, Moskuk herrialdean egindako kalteen ordainetan.

Antony Blinken eta Lloyd Austin Estatu eta Defentsa idazkariak Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin bildu ziren Kieven, iragan igandean. Otsailaren 24an Moskuk inbasioa abiatu zuenetik AEBko agintarien bisitarik garrantzitsuena izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Errusia Eguneko albisteak Albisteak Joe Biden Errusia-Ukraina gerra