Mundua -

Mezu baten bitartez

Animoak bidali zizkion Cameronek Brooksi entzuketen auziaren garaian

Ostiral honetan deklaratu behar du Rebekah Brooksek auzia ikertzen duen epailearen aurrean.

Rebekah Brooks. EFE
Rebekah Brooks. EFE
Rebekah Brooks. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak animo mezu bat bidali zion Rebekah Brooks News International taldeko ordezkariari entzuketen eskandalu garaian, The Guardian egunkariak argitaratu duenaren arabera.

Dimisioa aurkeztu baino lehen bidali omen zion mezua eta egunkariaren arabera, animoari eusteko esan zion; agerian utziko luke horrek euren arteko harreman ona. Hala ere, Brooksen dimisioaren ostean, berriz ez ikusteko eskatu omen zion Cameronek.

"Cameron: Practically a Conservative" izeneko liburuan ematen dira ezagutzera kontu hauek, Francis Elliottek eta James Hanningek idatzitako lanean.

Besteak beste, Brooksen presioengatik, Cameronek Madeleine McCannen kasua berrikusteko eskatu zion Londreseko Poliziari.

Ostiral honetan deklaratu behar du NIko ordezkari ohiak auzia ikertzen duen epailearen aurrean. Brooksek lehengo urtean aurkeztu zuen dimisioa, famatuen telefono mugikorren legez kanpoko entzuketak egiteagatik.Orain bi aste Murdochek eta James semeak deklaratu zuten eta bihar bertan, Andy Coulson, News of the Worldeko zuzendari ohiak egingo du.

Eskandaluaren harira, "Weeting Operazioa" hasi zuen Poliziak eta News of the World eta The Sun egunkarietako langile ugari atxilotu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea